
Telesforo Zuriarrain, Arantzazuko santutegia atzean duela.argazkia: ruben plaza
oñati. Frantziskotar anaiek Aran-tzazun duten guardianoa -komunitateko burua- da Zuriarrain. Irribarretxo bat ahoan, bost mendetan zehar santutegitik gizarteari egin dioten ekarpenari buruz mintzo da erlijioso orendaindarra.
Giltza bat izango da arratsalde honetan jasoko duzuen oroigarria. Zein balio gordetzen dituzte Arantzazuko ateek?
Erreferente bat izan da betidanik Euskal Herrian. Erreferente erlijiosoa, esango nuke nik. Urtero etor-tzen da jendea erromes moduan, otoitzera, eta abar. Horren inguruan naturaren balioa dago, paraje ederra baita hau. Baina, bestalde, topagunea da Arantzazu. Pentsakera eta interes askotako jendea biltzen da bertan, eta denen artean lagun arte bat sortzen da. Guretzako hori balio handi bat da.
Euskal gizartearen errespetua eta maitasuna lortu duzue, behintzat.
Nik ez dakit zer egin dugun. Gure izateko erak asko esan nahi duela iruditzen zait. San Frantziskorengandik gauza batzuk jaso ditugu. Batetik, pertsonarekiko, dena izanda ere, errespetua; pertsonari merezi duen errespetua izatea barruraino sartu zaigu. Herrikoiak izatea izan liteke beste puntu bat, beregandik gertu egotea. Baita ere, bere arazoetaz, ahal dugun neurrian, jabetzea. Sekretua hor egon liteke.
Ideia horietatik sortu al da Baketik zentroa?
Hortik jaio da zentroa. Bakeak San Frantziskorekin zerikusi handia dauka, Arantzazuk bezala. Hori oso gurea da. Elkarrekin ongi konpon-tzea beharrezkoa da.
Urte eta erdiko ibilbidearen ondoren, zer moduz doa proiektua?
Balorazio baikorra egiten dugu. Oso gustura gaude. Zentroaren helburua zen urtebetean mila ikasle pasatzea eta ia apuntatuta daude mila eta gehiago. Horrek badu erakarpen bat. Zentroak lantzen duena adiskidetasunean laguntzea da, San Fran-tziskoren balioetatik begiratuta: etika eta pertsona, horiek lantzen ditu batez ere.
Zein da bakea lortzeko giltza? Gure ustez, pertsona onartzea eta errespetatzea izango litzateke. Ideologia guztien gainetik, pertsonaren balioa ezagutzea. Hori da lehenengo oinarria.
Itxaropentsu izateko, baina, garai gogorrak dira.
Atzerapausoak ematen ditugu, baina aurrerapausoak ere bai. Itxaropentsu gaude; uste dugu gizartea aldatzen eta aurreratzen doala. Elkarrizketari gero eta indar gehiago ematen zaio.
Bakearen kultura hori bultzatzeaz gain, euskal kulturaren gotorleku ere izan da Arantzazu. Batez ere diktaduraren garai zailetan.
Hala da, bai. Hemen jaio zen Jakin aldizkaria, adibidez. Egutegiak ere 61 urte daramatza. Garai hartan, euskara galtzeko arriskua zegoela, lan ederra egin zuen. Beste hiru aldizkari ere egiten ditugu. Aran-tzazu kulturarekin lotuta egon da beti, eta euskararekin bereziki.
Villasante, Gandiaga, Pello Zabala... Horiek denak sortzeko ingurune berezia izan behar du, inondik ere, Arantzazuk.
Nola ez ba! Gu famili bat gara. Beti onartu dugu bakoitzak bere balioak dituela. Aniztasunean heziak izan gara. Elkarlana da azkenean horren gakoa eta familia giroa.
Frantziskotarrek egin dute Arantzazu ala berak egin zaituzte zuek?
Biak esango nuke. Frantziskotarrak zeozer sortu dugu hemen. Baina inguruneak egin egiten zaitu, eta baita jendeak ere. Hemengo fraideek beti izan dute aparteko sentsibilitatea naturarekin.
Arantzazutik behera jaitsiz, presaka bizi den gizarte bat dago. Irla bat al da hau?
Gu ere tartean sartuta gaude askotan. Batzutan estresatuta ere bai. Baina baita ere konturatzen gara gaurko gizarteak gero eta gehiago behar dituela Arantzazu bezalako lekuak.
Adiskideen Elkartea ere sortu berri duzue. Jende asko biltzea lortu duzue.
Hori da gure asmoa. Aniztasun baten topagune gertatu dadila nahi dugu Adiskideen Elkartea. Gure intentzioa da, lehenengo, Arantzazurekin identifikatu daitezela eta gero eta gehiago Arantzazuren ardura hartzen joan daitezela. Historian zehar herriak beti parte hartu du eta berentzat dauka. Eta horrek balio ikusgarria du. Jendea saiatu egin da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |