
Ziritik
ozenatik gora izan ziren nik idatzitakoarekin adostasuna erakutsi zidatenak Bob Dylani purrustada egin nionean. Betidaniko Dylanzaleak izanik, mindu egin zituen Donostiako emanaldian erakutsi zuen hoztasun muturrekoak, axolagabekeriarekin muga-mugako izan zenak. Izaeraz arras bestelakoa naizelako izango da menturaz, baina nekez uler dezaket zu ikustera, entzutera ilusioz beterik joan diren jarraitzaileen aurrean hain hotz eta motz, urrun eta zurrun agertzea. Iragan asteburuan Xalbador eta Mattin bertsolariak oroitu eta ohoratu zituzten Urepelen. Larunbateko ekitaldi nagusia Benito Lertxundiren kantaldia zen.
d
Aldude eta Urepeleko bost neskaren emanaldia hasiera paregabea izan zen. Espirituak kutsakor zituzten, ahotsak ezti bezain. Xarmangarria zinez. Ondoren Benitoren talde osoa taularatu zen, osoa bezain betea. Dohain eta profesionaltasunez beteriko musikari eta teknikariek lan bikaina egin zuten. Benito bera ator xuri bat soinean agertu zitzaigun, soil bezain xume, xume bezain dotore. Xalbadorrek ezagutu ez zuen Gure Amentsa pilotalekua bete zuten entzuleen berotasuna lagun, eroso eta sendo somatu nuen oriotarra. Haren ahotsak ez du orain gaztetako distirarik, beste tinbre bat zuen orduan, baina niri askoz gehiago gustatzen zait egungo ahots erlastua, beste sakontasun eta arima bat atzematen diot.
Ez dago asko hitz egin beharrik entzuleekin konexioa lortzeko, keinu bat aski izan daiteke komunikazio erabatekorako. Jarrerak du balio, ez hitz kopuruak. Motibazio berezia zuen. Egoaren gainetik jarri zuen lekuaren eta momentuaren garrantzia eta, berak egina ez izan arren, Xalbadorren heriotzean kantuarekin eman zion bukaera kantaldiari, Urepelen eskainiriko emanaldi batek izan dezakeen amaierarik beteena bilatu eta aurkituz. Kon-tzertu zoragarria izan zen, zinez hunkitu gintuen. Erakustaldiaren ondoren, are zentzu gehiago aurkitzen diot Benitok hondar diskoan bere buruari egin galderari: Zergatik utzi behar ote diot, zergatik utzi kantatzeari?
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |