Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iritzia

Euskarazko bikoizketa zerbitzua noizko?

por zigor isuskiza, jonjo agirre eta mikel basabe (*) enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

D UELA egun batzuk prentsan argitaratutako artikulu batean, Iñaki Zubizarretak euskarazko bikoizketaren 25. urteurrenaren aitzakian errepaso moduko bat egin dio jarduera horri. Oso modu egokian azaltzen du 25 urteotan euskarazko bikoizketak bizi izan dituen gorabeherak eta euskararen normalizazioari egin dizkion ekarpenak. Gorabeherak handiak izan dira.

Zubizarretaren hitzetan: 'Hasierako urteetan, 1983-2993,1.500 ordu inguru bikoiztu zen urtero ETB1erako. 1994tik atzera murrizten hasi eta azken urteetan ez da 500 ordura iristen urtero. Garai batean 150 filmetik gora bikoiztu zen urtean; gaur egun ez da 25era iritsiko. Eta zinema aretoetarako eta DVD-bideoetarako bikoizten dena ez da 40 ordura iritsiko urtean.' Hitzok ondo garbi erakusten dute sektorearen egoeraren larria batetik eta, bestetik, euskal herritarrak euskarazko filmak kontsumitzeko, telebistan, aretoetan zein DVD-an duen aukera hutsaren hurrengoa dela. Tinko bezalako elkarteen ahalegin eskergaz landa, ez da urte luzetan egon euskaldunei euskarazko filmak eskaintzeko ekimen edo asmo seriorik.

Administrazio publikoak eta ETBk muzin egin diote hori egiteari. Tinkori urtean film gutxi batzuk euskaratzeko diru-laguntza ematea ez dago gaizki eta beharrezkoa da, baina administrazio publikoaren ahalegina euskarazko filmak bermatzeko horretara eta diruz laguntzen dituen produkzioetan euskarazko bertsioa eskatzera mugatzea penagarria izateaz gain, utzikeria da Hizkuntza Politika eta ETB bere aterpean egonik, Kultura sailaren ardura betea da egungo egoera. Aralarren hizkuntza-politikarako lan taldean auziari nola heldu aztertzen ari ginela Kataluniako Servei Català de Doblatge delakoaren berri izan genuen. Zerbitzu hori Generalitateko Lehendakaritza sailak eta CCRTV-k (EiTBren pareko Kataluniako egitura) sortu zuten 2005ean eta areto komertzialetan estreinatzen diren atzerriko filmak bikoizten ditu eta banatzaileei doan ematen dizkie, gero DVDtan sartzeko edota emisio-eskubideak erosten dituzten telebisten esku jartzeko.

Zerbitzuak 3 milioi euroko (500 milioi pezeta) aurrekontua du eta urtean 350 film bikoizten ditu. Horize da bidea gure ustez, euskarazko bikoizketa agentzia sortzea hain zuzen. 2007rako aurrekontuen eztabaida eta onarpen prozesuaren ingurumarian ikusi genuen Euskarazko Bikoizketa Zerbitzuaren sorrera bultzatzeko lehen aukera. Horren ondorioz, Kultura sailaren aurrekontuetan zuzenketa bat paratu genuen euskarazko bikoizketa zerbitzua sortzeko. Zerbitzu horrek 600.000 eurotako aurrekontua izango zukeen 2007an eta 1.600.0000 eurotako kreditu-konpromisoa 2008rako. Aralarrek Zerbitzuaren sorrera aurrekontuetako negoziazioan adostasunera iristeko ezinbesteko puntu moduan jarri zuen. Alabaina, hirukoak ez zuen hasieran euskarazko bikoizketa susta-tzeko interes handirik erakutsi eta zuzenketa ez zuten onartu negozia-tzaileek. Aralarrek ezinbestekotasuna mahaiaren gainean jarri zuenean, bikoizketarako 400.000 euro (eta 200.000ko kreditu-konpromisoa) emateko prest zeudela adierazi ziguten, Zerbitzua sortu gabe ordea.

Hirukoari proposatu zitzaion erdibideko irteera moduan, elkarlanean aztertzea 2007an zehar Servei Català de Doblatgeren eredua eta eredu hori EAEn ezartzeko egin beharreko egokitzapenak zein diren. Espero dezagun 2007aren bukaerarako euskarazko bikoizketa zerbitzua errealitate izatea, euskarazko bikoizketaren sektorea indartzeko, filmak euskaraz ikusteko aukera ugaritzeko eta euskararen estatusa zein corpusaren normalizazioan urrats garrantzitsua emateko. Izan ere, euskaraz estrenoko filmak ikusteko aukera normaltasunez izatea ez da jauzi makala normalizazioaren bidean, ezta?

* Aralarren Hizkuntza Politikarako lan taldeko kideak

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |