Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Mikel Goñi pilotaria izango da larunbateko Zarauzko Urteta auzoko Sebastian Deuna jaietan

Bizilagunak Zarauzko Urtetako auzo elkartean dantzatzen.argazkia: TXAPARRO ALDIZKARIA

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Danborrik gabeko Sebastian Deuna izango da larunbatean Zarauzko Urteta auzoan baina jai giroan ospatzeko gogoz dabiltza Mutil Ardoko gazte taldeko kideak eta aurten ere egitarau zabala prestatu dute bi asteburuetarako.

Larunbatean, 11.00etan, Meza Nagusia izango da ermitan. Ondoren, Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar trikitilariekin batera, hamaiketakoa eskainiko dute auzo elkartean. Mutil Ardoko kideek azaldu dutenez, aurten pilota partidak izango dira berrikuntza eta Mikel Goñi izango da bisitan. Honela, 17.00etan eskainiko dute lehenengo partida eta Santxo eta Iribar eta Errasti eta Landa bikoteen artekoa izango da. Goñi II.a eta Atxaren arteko lehiaren bigarren pilota partida eskainiko dute ondoren. Antolatzaileek adierazi dutenez "Mikel Goñi fenomenoa" ikustera jende asko azaltzea espero dute. Gauean Kupela taldearekin erromeria izango da 23.00etan.

Igandean Sebastian Deunaren bigarrena ospatuko dute Urtetako bizilagunek eta bertaratzen direnek. 10.30ean meza izango da eta, ondoren, urtero legez, herri kirolen jaialdia egingo da, Aratz eta Erlantz trikitilariek girotuta. Olasagasti eta Nazabal aizkolariak eta Aimar Irigoien eta Hodei Izeta IV.a harri-jasotzaileak arituko dira lehian.

Profesionalak aritzeaz gain, bailarako gazteen arteko kirol jokoak ere antolatzen dituzte eta giro aparta izaten da bertan. Ondoren, Urtetako Mutil Ardoa (ezkongabeak) eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua egingo dute. 21.30ean Elustondo anai-arrebak trikitilariekin dantza egiteko parada izango da.

edadetuen eguna Hurrengo asteburuan jarraituko dute ospakizunek Urteta auzoan. Ostiralean, 21.00etan, auzokoentzat bertso-afaria izango da eta Andoni Egaña eta Amets Arzallusek eskainiko dute. Jarraian, Izer eta Alabierrek girotuko dute auzo elkartea erromeriarekin. Jende ugari bilduko da larunbatean 16.00etan jokatuko den VII. Mus Txapelketa Azkarran. Igandean, Edadetuen Eguna ospatuko dute eta beraien omenez abesbatzaren ekitaldia eta bazkaria izango dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |