Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Legazpiko Udala zaborra birziklatzeko zakarrontziak jartzen hasi da herrian

edukiontzi berriak hori, urdin eta berde kolorekoak dira eta hirunaka jarriko dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

legazpi. Udalak herriko parkeetan zaborra birziklatzeko zakarrontziak jartzeari ekin dio. Parke bakoitzean hiru zaborrontzi jarriko dituzte. Kolore horikoa , besteak beste, yogurt poteentzat, plastikozko botilentzat eta haurren fardelentzat izango da. Urdinean egunkariak, papera, kartoia eta antzerakoak bota behar dira. Bukatzeko, zakarrontzi berdea frutaren azala eta antzerakoentzat izango da. Legazpiko Udalak joan zen astean ekin zion zaborrontzi berriak jartzeari eta honako tokietan ipintzeko asmoa du: Mirandaolan, Euskal Herria plazan, Latxartegin, Lau Biden, Urtatzan eta Gazte Txokoko plazan.

Gero eta gehiago dira etxeko zaborra dagokion edukiontzira eramaten duten bizilagunak. Hemendik aurrera zakarrontziek ere zaborra sailkatzeko aukera emango dute. Dena den, Inma Hernandez ingurumen teknikariak aipatu duenez, badira oraindik Udalak jarritako edukiontziak behar bezala erabiltzen ez dituzten legazpiarrak. Txakurren kakak botatzeko jarritakoak, adibidez, oso gutxi erabiltzen dira. Horrek zenbait kalte sortzen ditu. "Txakur kakak askotan espaloietan egoten dira. Belarretan ere uzten dira eta lorazainak, belarra moztera joaten direnean, zikindu egiten dira. Beste batzutan, umeak dira zikintzen direnak", esan du Inma Hernandezek.

Propaganda foiletoak uzteko postontzi berezia duten herritar ba-tzuek ere ez dute zuzen jokatzen. "Bizilagunek, horiek husten dituztenean, edukiontzi urdinera bota behar dituzte paperak. Askotan inguruko edozein zakarrontzitan azaltzen dira", salatu du Legazpiko Udaleko ingurumen teknikariak. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |