|

Barratsu taldeko kideak, iaz egin zen lehendabizikoz arratsaldeko danborradan.argazkia: k.f.
Azpeitia. Danbor hotsak nonahi entzun daitezke egunotan Azpeitian, danborradarako prestaketak hasi diren seinale. Aurtengo festak, gainera, berrikuntza ugarirekin iritsiko dira ostiral iluntzean, 50. urteurrena beteko baitu San Sebastian jaiak eta Udalak modu berezian ospatu nahi du.
Aurtengo helduen Danborradan partaidetza kopuruak nabarmen egin du gora. Izan ere, lehenbizikoz, 20 elkarte izango dira ostiraleko desfilean. Errebala auzoko Izarraitz-Txoko talde berriak beste 19 taldeekin bat egingo du.
Hala ere, aldaketa handienak San Sebastian egunean bertan gertatuko direla aurreratu zuten Udaleko Festa batzordetik. Izan ere, arratsaldeko danborradarekin iaz hasi baziren ere, aurten bultzada garrantzitsua emango diote ekitaldiari.
Sanjuandegi eta Barratsu taldeei, Zezenzale elkartea gehituko zaie, eta haurren danborradak 50. urte betetzen dituela aprobetxatuz, 50 umez osaturiko beste talde bat ere irtengo da arratsaldeko danborradan.
Taldeak "Lau talde arituko dira San Sebastian egunean arratsaldez egiten den danborradan. Sanjuandegi eta Barratsu taldeek errepikatu egingo dute eta Zezenzale elkarteko kideak ere animatu egin dira aurten. Hauez gain, haurren talde bakoitzetik bost partaide aukeratuko dituzte eta denekin talde handi bat egingo da", adierazi zuen Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburua den Mikel Ibartzabalek.
Bestalde, urteurrenaren ospakizuna modu berezian amaitzeko, herriko talde guztiak prest agertu dira San Sebastian eguneko banderaren jaitsieran irteteko. Normalean, lau taldek bakarrik har-tzen dute parte festetako azken ekitaldi horretan, txandaka "baina denek jarrera ona erakutsi dute 50. urteurrenean zerbait berezia egiteko" eta, horregatik, erabaki zuten bezperako danborrada antzeko ekitaldia egitea, Mikel Ibartzabalen arabera.
Partaidetzan eta emanaldietan izango diren berrikuntzez gain, ordea, Udala beste egitasmo bat aurrera ateratzeko ahaleginetan dabilela aurreratu zuten honen arduradunek. Honela, balkoi guztietan jartzeko zapiak aterako ditu aste honetan zehar Azpeitiko Udalak.
"Ideia herriko danborjole batzuena izan zen, hauek alkateari proposatu zioten eta ideia ona iruditu zitzaionez, baiezkoa eman eta aurten lehendabiziko aldia izateagatik, 2.000 bandera egingo dira. Harrera ona izaten badu herritarren artean, hurrengo urtean gehiago egingo lirateke", azaldu zuen Kultura ba-tzordeburua den Aitor Gorrotxategik.
Kultura zinegotziak adierazi zuenez, Azpeitia danbor giroan sar-tzea da ideia honen helburu nagusia, herriko balkoiak jantziz. 2.000 zapi hauetatik gehienak danborjoleen artean banatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan egiten diren entseguetan, bai helduen eta bai haurren artean. Gainontzekoak, berriz, bi euroren truke salgai jarriko direla aurreratu zuen Gorrotxategik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |