Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Anoetako errepikagailu digital berria hilaren 25an jarriko dute martxan

22an seinale analogikoari etena emango zaio eta hiru egunez akatsekin jasoko dute irudia etxeetan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

anoeta. Urtarrilaren 22tik aurrera telebista seinale analogikoari etena emango zaio Anoetan errepikagailu digitala ezarri ahal izateko. Sistema berria ezartzeko hiru egun beharrezkoak izango dira eta urtarrilaren 25ean seinale digitala herri guztira igorriko da.

Udalak jakinarazi duenez, egun horretarako telebista digitala ez dutenek, telebista ikusi ahal izateko komunitateko antena prestatu beharko dute eta etxeko telebistei dekodifikatzaile digitala gehitzea beharrezkoa izango da.

Anoetako Udalak bando bat onartu du. Bertan errepikagailua aldatuko den egunaren eta aldaketa prozesuaren berri ematen die herritarrei. Errepikagailu analogikoa aldatzeko eta digitala ezartzeko hiru egun beharrezkoak izango dira. Hori dela eta, egun horietan seinale digitala akats batzuekin ikusi ahal izango da. Anoetako Udalak urtarrilaren 24ean bando bat kaleratuko du eta herritarrei jakinaraziko zaie zeintzuk diren seinale digitala ematen duten kanalak.

Azkenaldian Anoetako inguruneari seinale banaketa ematen dion errepikagailuak akats ugari pairatzen zituen. Urtarrilaren 25ean sistema berriaren ezarpen lanak amaituko dira eta telebista digitalak eskaintzen dituen kanal guztiak ikusi ahal izango dira. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |