|

Zenbait berrikuntza izango dituen Idiazabalgo pilotalekurako sarrera.argazkia: a.i.
idiazabal. Udalak 424.000 euro gastatuko ditu aurten inbertsio berrietan. Idiazabalgo pilotalekuak eta musika eskolak jasoko dituzte diru kopuru handienak: 100.000 euro bakoitzak.
Pilotalekuan aldagelak eta dutxak berrituko dituzte eta musika eskola berria egiteko aurreratu dute aipaturiko dirua. "Erabat berri-tzeko aurrekontua zehazteko dago oraindik, baina horretan hasteko asmoa dugu", esan zuen atzo Antton Irizarrek, Idiazabalgo alkateak.
Ordiziako musika eskolarekin du eskolak emateko hitzarmena sinatuta udalak. Bi gune horietan obrak egiteko diruaz gain, beste 50.000 euro proiektuak erredaktatzeko dira. Batetik, musika eskolaren obra egiteko eta, bestetik, pilotalekua berritzen jarraitzeko.
Bestalde, eguneko zentrorako egokitutako ibilgailua erosteko 60.000 euro bideratuko dituzte; aurreko urteetan bezala, 12.000 euro herriko mendietan larreak egokitzeko eta beste 50.000 Arau Subsidiarioen berrikuspenarekin jarraitzeko izango dira. Inbertsio hauez aparte, aurreko abenduan beste 50.000 euroko partida onartu zuen Udalak iazko soberakinetik udaletxea orain kultur etxea dagoen eraikuntzara, eskola zaharrera, eramateko proiektua erredaktatzeko.
Iaz hasitako inbertsioei dagokienez, Irizarren esanetan, "Bikuña auzoko urbanizazioa amaitzea besterik ez da falta. Beste hilabete beharko dute lanak bukatzeko". Azkenik, Hirugarren Mundura bideratuko duten laguntzak aurrekontuaren %0,7tik %1era egingo du gora aurten.
arauen berrikuspena Idiazabalgo Udalak Arau Subsidiarioen txosten teknikoa aste honetan esku artean izatea espero du. Aurreko azaroan 25 alegazio inguru jaso zituzten eta hauen erantzuna da orain arkitektoak eta abokatuak aurkeztuko duten dokumentua. Ondoren, alegazio bakoitza onartu edo ez erabakiko du Udalak eta hemendik sortuko da Arau Subsidiarioen aurrerapena. Irizarrek esan zuenez, "dokumentu definitiboa izateko irizpideak ezarriko dira. Legealdi honetan espero dugu behin betikoa onartzea udaletxean, baina pauso guztiak amaitzerako datorren urteko uda iritsiko da".
Besteak beste, Arauek 269 etxebizitza (84 tasatu eta 27 promozio ofizialekoak) egitea aurreikusten dute datozen hamabi urteetan. Gainera, promotore edo lurjabeekin %10etik 17ra bitarte Udalari ematea adostu nahi dute: "Obra baten aurrean, dena ondo lotuta uzteko aukera emango luke honek".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |