Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Hondarribiak 4,12 milioi gastatuko ditu aurten kultura, turismo eta kirol arloan

amuten eta arraun elkarteakjasoko dute diru gehien

Musika eskolarentzat kokapena zehaztu eta proiektuaren lehiaketa 2007an egin nahi du Udalak

Xabier Gezala zinegotzia, atzo emandako prentsaurrekoan.argazkia: x.s.

xabier Sagarzazu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Hondarribiako Udalak 4,12 milioi euroko aurrekontua bideratu du aurten kultura, turismo, kirol eta merkataritza arloetarako. Kopuru honen baitan dira Hondarribia Lantzen udal elkarteak kirol arloan egingo dituen 1,10 milioiko inbertsioak.

Xabier Gezalak, arlo hauen buru den zinegotziak, atzo aurkeztu zituen prentsaurrekoan 2007ko kontuak, honela zatituta: 2,16 milioi kulturarako, 1,28 milioi euro kirol arlorako, 267.828 euro jaietarako, 177.816 euro liburutegiarentzat, 144.906 merkataritza eta turismorako eta 78.500 udal artxibategirako.

musika eskola Kultura arloan, beste urte batez, musika eskolarentzat eta honek dauzkan behin-behineko instalazioen alokairuarentzat, 111.280 euro erabiliko ditu Udalak. Gezala zinegotziak zera esan zuen hainbeste urtez luzatzen ari den musika eskola berriaren proiektuari buruz: "Kokapen egoki bat aurkitu dugula uste dugu, duela aste batzuk Udalbatzan esan zen bezala. Baina oraindik hizketan ari gara gauzak erabaki eta behar bezala zehazteko".

"Dena ondo badoa, aurten, musika eskola berriaren proiektuaren lehiaketa egitera iristea espero dugu. Udal talde guztiekin hitz egin nahi genuke honi buruz eta denon artean erabaki egokia hartu. Kokapena zehaztu arte ez genuke gehiegi esan nahi honetaz, iraganeko beste saiakera batzuk ere azkenean bertan behera geratu izan baitira. Ez da gure helburua guraso eta ikasleengan ilusioa sortu eta gero zapuztea", esan zuen Gezalak.

Kirol arloan, bestalde, 550.000 euro erabiliko ditu Hondarribia Lantzen udal elkarteak Amuteko kirol-gunea berritzeko asmoetan eta 420.000 euro Hondarribia arraun elkartearen gimnasioa handitu, berau hornitu eta elkarte honen bulegoetan hobekuntzak egiteko.

aldaketa handirik ez Gezalaren hitzetan, kultura, kirola, merkataritza eta turismo arloetako aurtengo aurrekontuak "ez du igoera nabarmenik izan, herriko jaien atalak izan ezik. Ekitaldi askoren prezioek gora eta gora egin dute azken urteetan eta, horregatik, kopurua nabarmen handitu dugu".

"Iazko jaietan aparteko diru kopurua bideratu behar izan genuen eta aurten gauzak egunera jarri ditugu ", azaldu zuen Xabier Gezalak.

Bestelako kultur ekitaldiei dagokienez, "aurten, programazio sendoagoa eta, beraz, aurrekontu berezia ere, gitarra jaialdiak eta Eskifaiak antolatzen duen Aste Santuko eliz musika zikloak izango dute, bosgarren eta hogeita bosgarren edizioa betetzen baitituzte, hurrenez hurren", esan zuen Gezalak.

Udalak 15.000 euro erabiliko ditu kultur argitalpenetarako. Horien artean, Javier Busto musikariaren partitura liburu bat eta Ricardo Alvarezen biografia egongo dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Gitarra Jaialdiak eta Aste Santuko elizako musika emanaldiek programazio berezia izango dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |