
Buruztanka
RAIN aste eta erdi gertatu zen. Bortziri partean Bidasoako urak belztu ziren. Lesakako zubira pasiatzen joandakoak, Beratik autoan pasatzen zirenak... denak ohartu ziren nola zetorren Bidasoa. Batzuek, sinesten ez zutenek edo sinestu nahi ez zutenek, espres egin zuten ibaira itzuli-mitzulia euren begiekin ikusteko. Eta bai, egia zen.
O
Azken boladan ur emari ttikia du Bidasoak eta larunbat hartan ere ez zekarren aunitz, baina zekarren apurra beltza, bel-beltza. Eta Bidasoak, beltz heldu delarik, beltz bihurtzen du dena. Belzten du jendea, baita jendearen bihotza ere. Bihotz horrekin arrastaka eman ditugu egunak, astebete juxtu. Izan ere, larunbat honetan, ez digu ur uherrik ekarri Bidasoak, ez baitigu urik ekarri, deus ere ez. Eta Bidasoak, urik gabe datorrelarik, idortu egiten du dena. Idortzen du jendea, baita jendearen bihotza ere. Eta orain, bihotz horrekin jarraitzen dugu arrastaka Bortzirietan; bertze bihotzik ez dugulako, bihotz beltz eta idor hori. Begiak bakarrik bustita.
Ezin sinestuta gaude hain krudela izan daitekeenik bizitza. Ez genekien zorte etsaia horren etsai izaten ahal zenik. Hirurak joan zineten mendira Tximoren bila eta astebete beranduago berriz ere mendira, atzo lagun batek erran zuen bezala, zauria sendatzera. Guri bertze zauri bat ireki zaigu ordea, astebetean.
"Ez erori, Esti, ez erori" erran zenidan lehengoan. Ze indar, Xabi... Azken egunotan errandako hitz bakoitzaz gogoratzen naiz, eta aitzineko bertze oroitzapen aunitzez. Neretzat gordetzen ditut denak, zuk eman zenizkidan opari. Niri eta ezagutu zintugun guztioi. Zuk eta Zubik eta Lorok.
Berako mendi maratoi erdian aterako naiz, ezetz erran nizun baina bai. Bidali zenidan azken mezuak "egonen gara ortzilin" dio, Xabi. Baina azkenean Tailloneko ipar pareta nahiago izan zenuen ortziralean. Ederra delako. Eta ni, gaurtik, ortziralero egonen naiz zure esperoan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |