Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aurten 125 lagunek erabiliko dute gizarteratzeko errefortzu zerbitzua

mankomunitateak baztertutako bizilagunei laguntzeko programak antolatu ditu

Lau prestakuntza tailer egiteko aukera izango da eta, guztira, 32 herritarrek hartuko dutela jakinarazi du Udal Elkarteak

Bi pertsona belarra mozten Urola Kostako Udal Elkarteak eskaintzen duen lorezaintza espezialitateko programaren baitan.argazkia: utzitakoa

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. 2007an zehar gizartera-tzeko programak eskaintzen jarraituko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Baztertuta edo hala gelditzeko arriskuan dauden pertsonentzat sortu zuen zerbitzua da eta programa horien helburua egoera horietan dauden bizilagunei baliabideak eskaintzea da, prestakuntza, lan ohiturak... azken finean gizartera-tzeko ibilbideak laguntzea.

Aurten, alde batetik auzolan programa egingo dute eta lau prestakuntza garatuko ditu Mankomunitateak. Hilabete honetan geriatria eta lorazaintzako espezialitateak jarri dituzte martxan eta, irailean, beste bi talde hasiko dira lanean, baina espezialitatea zehazteke dago oraindik. Udal Elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez, guztira 32 pertsona arituko dira programan parte hartzen.

Errefortzu zerbitzua ere eskainiko du Mankomunitateak. Aurten bi teknikari egun osoz ariko dira zerbitzu horretan eta hauek izango dituzte helburu nagusi: baztertuta gelditzeko arriskuan dagoen pertsonaren baliabideak sustatzea, banan-banako arreta eta laguntza eskain-tzea eta baliabide eta politika guztien arteko koordinazioa indartu eta sustatzea. Diagnostikoa abiapuntutzat hartuta, gizarteratzeko ibilbidea zehaztuko dute erabiltzailearekin. Beharrak eta gizarteratzeko ibilbidea planean edo hitzarmenean jasoko dira. Bertan gordetzen dira helburuak eta ekintza zehatzak. Halaber, hitzarmen horri jarraipena egingo dio zerbitzuak. 2006an teknikari bat eta beste bat jornada erdian aritu ziren zerbitzu horretan eta guztira 88 lagunekin egin zuten lan eta 59 hitzarmen sinatu.

2007an errefortzu zerbitzuak 125 pertsonarekin lan egingo duela aurreikusi du Urola Kostako Udal Elkarteak eta horiekin honakoak egingo direla adierazi du: beharren diagnostikoa, informazio eta jarraipen ekintza zehatzak... Honela, guztira, 50 bizilagunekin gizartera-tzeko hitzarmenak sinatzea aurreikusten duela jakinarazi du Mankomunitateak.

gizarte hezkuntza Eskualdean 2007an eskainiko den gizarte hezkuntzako programa berria dela nabarmendu dute Mankomunitateko arduradunek. Helburua oinarrizko gizarte zerbitzuetara iristen diren erabiltzaileen gizarteratzeko beharrei aurre egiteko tresna osagarriak eskaintzea da. Programa honetan motibazioa lantzeko gune bat sortuko da eta parte-hartzaileek lanbide batzuetako oinarrizko teknika batzuk landuko dituzte, etxean hainbat konponketa lan egin ahal izateko. Jarduera ludiko eta sortzailea erabiliko dute hori lor-tzeko. Oraingoz, zortzi pertsona ari dira bertan parte hartzen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Pasa den urtean 88 pertsonarekin egin zuen lan eta gizarteratzeko 59 hitzarmen sinatzea lortu zuen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |