Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gipuzkoako 625 danborjole bilduko dira gaur Izarraitz pilotalekuan

Azpeitiko San Sebastian festaren50. urteurren jaialdia 22.00etan hasiko da

Herriko haur eta helduen talde guztietako ordezkariek parte hartuko dute, Izarraitz-Txoko talde berriak izan ezik

Aste honetan jaialdirako entseguak egin dituzte Izarraitz pilotalekuan.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Danborradaren 50. urteurrenaren inguruan idatziriko liburuaren aurkezpena egingo dute gaur iluntzean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta zerbait berezia egiteko asmoz, Udalak jaialdirako Gipuzkoa osoko 625 danborjoleren parte-hartzea lortu duela aurreratu zuten Kultura eta Festa batzordeburuek, Aitor Gorrotxategik eta Mikel Ibartzabalek, hurrenez hurren.

"Egia esan ikaragarrizko arrakasta izan dugu partaidetza aldetik. Azpeitiarrek arazorik ez zuten jarri eta kanpotarrekin sorpresa izan dugu, ez baikenuen horrenbesteko harrera ona espero", azaldu zuen Aitor Gorrotxategik.

Ibartzabalek adierazi zuenez, Azpeitiko elkarte guztietako ordezkari eta musika banda zein Julian Barrenetxea eta Juan de Antxieta abesbatzez gain, beste 36 herritako danborjoleak izango dira gaur iluntzeko jaialdian, guztira, 475 kanpotarrak eta 150 azpeitiarrak. Aurten estreinatuko duten Izarraitz-Txoko izango da ordezkaririk izango ez duen elkarte bakarra. "Ez da ez dugula nahi. Jan-tziak oraindik osatu gabe ditugu, txapelak eta galtzetak falta zaizkigu, beraz, ez zaigu bidezkoa iruditzen jantzia osatu gabe parte hartzea", adierazi zuen Iñigo Agirre taldekideak.

Aizarnazabal, Andoain, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Eskoriatza, Getaria, Hernani, Ibarra, Lasarte-Oria, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Soraluze, Tolosa, Urnieta, Zaldibia, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Zumarragako ordezkari haur eta helduak izango dira beraz Azpeitian.

Liburua salgai Jaialdia 22.00etan hasiko da Izarraitz pilotalekuan eta, udal arduradunek adierazi zutenez, ateak 21.45 arte ez dira zabalduko. Ekitaldiaren ondoren, Jose Mari Azpiazuk eta Ander Ugartek idatzi duten liburua salgai egongo da irteeran. "Gaur bertan hamar euroren truke jarriko dugu salgai. Astelehenetik aurrera, berriz, 15 eurotan izango da ohiko dendetan", esan zuen Gorrotxategik.

Jose Mari Azpiazuk adierazi zuenez, "gozatzeko liburu bat da. Danborradaren historia, testigan-tzekin eta argazkiekin osaturik dago".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Azpeitiarrez gain, Gipuzkoako beste 36 herrik parte hartuko dute gaur iluntzeko emanaldi berezian
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |