Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Solana ala Zerkausi kalea?

Orain Kondeaneko aldapa deitzen dena.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosako hainbat kale, plaza, etorbide eta pasealekuk izen berriak hartu dituzte duela gutxi. Udalak izendegi berria Osoko Bilkuran onartu ostean, kalera salto egin dute deitura berri hauek eta herritarrek harriduraz hartu dituzte zenbait aldaketa.

Izen asko eta askok ez dute aldaketarik izan; aldiz, beste zenbait erabat aldatu dira. Esaterako, Agintari kalea Enperadore kalea izatera pasa da, Kondeko aldapak Kondeaneko izena hartuko du hemendik aurrera; Pablo Gorosabel deitura ezabatu egin da Rondilla kalearen alde eta Foruen plaza ahaztu eta Triangulo plaza deitura babestuko da aurrerantzean.

Hala ere, bada guztietan harridura handia eragin duen izen berri bat. Solana deitura zokoratu egin da eta Zerkausi izena jarri diote kale honi. "Oraindik inork ez du esaten Zerkausi kalea Solanaren ordez eta askok ez dute jakingo aldatu egin dela", jakinarazi zuen Maria Pilar Amantegi Zerkausi kaleko dendariak.

Bestalde, Arrameleko zubitik Napar zubira doan bidea, eta tolosarrek biala bezala ezagutzen dutena, Jon Andoni Irazusta pasealekua izango da hemendik aurrera. Idazle tolosarrari eskaini zaio kale hau eremu horretan pasieran ibiltzen zelako.

Bost urtez azterketa etimologiko eta historikoak egiten aritu da lan talde bat Juan Inazio Elosegi eta Irma Goikoetxearen zuzendaritzapean. Honez gain, Tolosako hainbat lagunek ere proposamenak eta iri-tziak eman dituzte. Hala nola, Kike Amonarriz filologoak, Joxe Mari Iturralde idazleak edota Joxe Mari Gorrotxategi gozogileak. Halaber, Euskaltzaindiaren aginduak bete dituzte eta ikuskapen osoa egin du erakunde honek.

Nahiz eta hasiera batean hainbat kasutan harridura sortu, sustrai sendoak dituzten erabakiak hartu dira eta ez dira kapritxozkoak izan. "Askotan ohitura kontua da eta hori norberaren baitan dago. Triangulo plazari oraindik badago Foruen plaza deitzen dionik eta ohiturak ezin dira aldatu. Pixkanaka ikusiko ditugu aldaketak, jendeak posta helbidea idazterakoan eta horrelako egoera zehatzetan kontutan izaten dituenean izen berriak", azaldu zuen Onintza Lasa Tolosako Udaleko Euskara zinegotziak.

Hala ere, herritar askori oraindik ere arrotzak egiten zaizkio kaleratu berri diren hainbat deitura. "Badakit azterketa sakona egin dutela adituek, baina uste dut hainbat izenek ez dutela arrakasta izango. Esaterako, Andre Mariaren Bihotzaren plaza ez du inork Iturritxiki plaza bezala ezagutuko", eman zuen aditzera Joxe Antonio Zubiria tolosarrak.

Aldaketak begi onez ikusten dituenik ere bada Tolosan. "Kasu ba-tzuetan idazkera aldetik aldatu dira izen batzuk edota euskaratu egin dira eta hori ongi iruditzen zait", adierazi zuen Lander Arterok.

Etorkizunean kale, plaza eta etorbide berriak sortuko dituzte herrian auzo berriak eratuko direlako laster. Adibidez, Larramendiko auzoa. "Oso interesgarria iruditu zaigu toponimia berria egiterako orduan sortu den eztabaida eta herritarrek proposamenak aurkezteko izan duten aukera eta erakutsi duten gogoa. Aurrerantzean ere eztabaida hori beharrezkoa ikusten dugu auzo berriak izendatzeko", azpimarratu zuen Onintza Lasak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |