|

pasaia. Erresuma Batuko Grimsby hiriko birgaitze esperientziaren berri izateko jardunaldia antolatu du Laurak Bat Pasaiako ostalari-tza, merkataritza eta zerbitzu elkarteak. Gaur arratsaldean Trintxerpeko alkateordetzan Ingalaterrako ordezkariez gain, Rosa García-Orellán antropologo pasaitarrak parte hartuko du.
Grimsby, Pasaia bezala, arran-tzaren sektorearen gainbeherarekin batera, krisialdian sartu zen. Baina Ingalaterrako hiriak, 1986tik aurrera, arrantzarekin zerikusia zuten hirugarren sektoreko ekimenak bultzatu eta hiriaren birsorkuntza lortu zuen.
Laurak Bateko lehendakari Maite Fernandezen arabera, "egunbeteko jardunaldiaren helburua Grimsbyko birgaitze esperientzia Pasaiara ekartzea da". Izan ere, "bakailoaren arrantzari lotua zegoen herri bat, bere nortasun arrantzaleari uko egin gabe, nola aldatu den azaltzeko asmoa dago, memoria historikoaren bidea berreskuratzea birgaitzerako beste bide bat baita", esan zuen.
Programa Hitzaldiak 16.00etan hasiko dira. Ordubetez, Linconshire Erresuma Batuko konderriko museoen zuzendariak, Tracy Jane Welshek, Grimsbyko bakailoaren arrantzari buruzko museoaren bilakaera azalduko du.
Ondoren, Ingalaterrako mendebaldeko turismo arduraduna den Cristopher Charles Jonesek Grimsbyk bisitariekiko izan zuen ikuspuntu aldaketa aztertuko du.
Atsedenaldia bukatzerakoan, 18.30ean, Rosa García-Orellán irakasleak Pasaiak azkeneko 50 urteetan jasandako eraldaketa ekonomikoa argituko du.
Bukatzeko, 19.30etik aurrera, bertaratutakoek azaldutako gaiei buruz galderak egiteko aukera izango dute. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |