Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ikastaro berriak otsailean hasiko dira Ataunen

helduei zuzendutako sukaldaritza, pilates eta argazkigintza digitala antolatu dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ataun. Helduei zuzendutako hiru ikastaro berri hasiko dituzte otsailetik aurrera. Udalak sukaldaritza eta argazkigintza digitala eta Phofoshop tailerrak antolatu ditu; eta Kutxak, soinketa ikastaroa, pilates metodoa jarraituz erakutsiko duena.

Sukaldaritzakoa Iñigo Sánchezek emango du San Martin auzoko Urbieta jatetxeko bere sukaldean, larunbatetan, 10.00etatik 12.00etara. Honen iraupena 20 ordukoa izango da eta kostua 36 eurokoa da.

Argazkigintzakoa 25 urtetik gorakoentzat da; 30 orduko luzera izango du eta 30 euro balio ditu. Astean bi ordu emango dituzte, ikastaro hauek osatzeko gutxieneko kopurua lortzen badute. Izena udaletxean eman behar da urtarrilaren 25a baino lehen. Otsailaren lehenengo astean hasiko dira biak.

Hirugarrenak pilates deitutako metodoa praktikatzen ikasteko lehen urratsak emango ditu eta 18 urtetik gorakoei zuzenduta du Kutxak. Ostegunetan izango da, 24 orduko iraupena izango du eta 59 euro kostako da. Kasu honetan, izena hilaren 23rako eman behar da telefonoz, 902 540040 zenbakira deituz, edo www.kutxasocial.com orrian. >a.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
LA ESENCIA MEDIEVAL
Hondarribia, la ciudad amurallada
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |