Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Herri batzarrak egingo dituzte korrika antzolatzeko

Bilerak astelehenean hasiko dira eskualdean eta, bertan, hainbat gai aztertuko dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

arrasate. Korrika 15 antolatzeko batzarrak egingo dituzte eskualdeko udalerrietan datozen egunetan. Bailarako enpresa, sindikatu, ikastetxe, alderdi politiko, erakunde eta norabanako guztiak gonbidatuta daude bilera horietan parte har dezaten. Bertan, zein ekitaldi egin herri bakoitzean, hauek nola girotu, laguntzak nola eskatu eta zein pertsona omenduko dituzten erabakiko dute.

Aurten, Korrika martxoaren 22an abiatuko da Karrantzatik eta apirilaren 1ean iritsiko da Iruñera. Debagoienetik bi egunetan pasatuko da: martxoaren 23an Leintz Gatzagatik Oñatira joango da iluntzean, eta 25ean, Deskargatik Elgetara helduko da, kasu honetan, goizean.

Debagoieneko AEK-ko ordezkari den Oskar Elizburuk gogoratu duenez, "Korrika euskararen aldeko ekimen kultural handienetakoa da, herriz herri milaka kilometro zeharkatu eta ehundaka ekitaldi burutzen duena".

Era honetan, Oñatin astelehenean egingo dute lehen batzarra, 19.00etan, kultur etxean. Asteartean, aldiz, Aretxabaletaren txanda iritsiko da Loramendi euskara elkarteko egoitzan, 19.00etan. Bergaran asteazkenean elkartuko dira kultur etxean, 19.00etan eta Arrasaten, ostegunean izango da hi-tzordua, AEDko tabernan, 19.30etik aurrera. Eskoriatzan urtarrilaren 22an bilduko dira kultur etxean 19.00etan eta Leintz Gatzagan, berriz, 23an kultur etxean 19.30ean. Antzuolan eta Elgeta oraindik ez dituzte batzar orduak eta datak zehaztu.

Bestalde, AEK-k aurreko ekimenetan egin duen bezala, kilometroak salgai jarriko ditu, bakoitzak 380 euroren truke. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
KARADZIC
El criminal de guerra se dedicaba a la medicina alternativa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |