Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

de libros

Idazle lotsagabearena

por Iker Zaldua

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

LOTSATIA omen Angel, agian itxura hori dauka eta izan hala da segur aski burlatarra. Idazle askok ahoz esan ezin dutena eskua dantzan jarriz komunikatzen dute, hortik datorkie idazle zigilua. Ez da apika, Erroren kasua izanen, baina beste gabezia batzuk ere ase daitezke tintaz, lotsagabearen jokaera errazagoa da esaten den hura entzuten ez denean.

Lotsak irrist egiten dio, ihes egiten dio idazle paperean jartzen denean. Teok bezala, hamaika lanbide ditu gizakiak eta Erro idazle denean lotsagabea da, eta horren adierazle gardena da Gorputzeko humoreak .

Lotsagabe ari da sexuaz (batzuetan gainera erronbodunak dira lerroak), lotsagabe dihardu maitasunaz eta instanteak deskribatzen ditu lotsa alde batean utzita. Hitzak aukera-tzen ditu, hitz egokiak eta bizidunak. Bizirik daudela ematen du, hitzek usaina dute eta oihu egiten dute, hauek ere idazlearen nortasuna dute nonbait lotsagabeak dira. Ez begietatik bakarrik, sudurretik eta belarrietatik ere sartzen dira eta poema marrazten digute garunean, poema irudika daiteke, ikus daiteke, edo nik ikusi egin ditut, edo hala iruditu zait.

Poesiak hori du, esanahia gordea dauka, hitzen atzean, idazlearen ha-tzetan ezkutatzen da esanahia. Irakurleak bere esanahia emango dio, subjektiboa dena eta aldakorra, irakurtzen den une eta garaiaren arabera. Errok lau ataletan banatu ditu bere poemak; melankolia, hazia odola eta tinta. Guztiekin liburu dotore hau osatu du eta Gorputzeko humoreak izendatu du bera, eta niri aldatu dizkit gorputza eta umorea une batez behinik behin, nahiz eta ez dakidan asmoa hori zen, noizbait galdetuko diot akaso. Dakidana da Espainiako kritikaren saria iritsi zitzaiola liburuaren trukean eta horrek umorean izango zuen eragina.

Gorputzeko humoreak

Idazlea: Angel Erro (Burlata, 1978 ). Argitaletxea: Alberdania. Orriak: 84. Salneurria: 11,50 euro. Generoa: Poesia.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |