Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Joxe Arregi, frantziskotarra eta hemen aldizkariaren zuzendaria

"Teologia ekologikoak den guztia begiratzeko beste ikuspuntu bat ematen dit"

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

2006ko urte hasierako alean, Jose Luis Alvarez Santa Cristinak 'Txelisek', ETAko buru ohiak, 'Ene bizi-tzari begira… egiaren eta justiziaren bila' artikulua idatzi zuen.

Errudun ote gara? izenburua duen alea ateratzea bururatu zitzaidanean, bere iraganean pisuzko historia zuen pertsona batengana jotzea pentsatu nuen: bere ikuspegia azaltzeko, alegia. Lagun batek, pertsona hori Txelis izan zitekeela esan zidan. Eta hala, berarekin harremanetan jarri nintzen. Gonbita oso ondo hartu zuen eta esan behar dut bere ekarpena oso aberatsa dela. Sakontasun ikaragarria dauka. Txelis ez da nornahi; pertsona oso argia da. Egun, badakit espetxean teologia gai batzuk jorra-tzen ari dela metodikoki.

"Ez gara geure baitakoak", dio Joseba Sarrionaindiaren liburu baten izenburuak. Eta goiburu hori da 'Hemen' aldizkariaren iparra.

Oso goiburu lortu eta aproposa dela pentsatzen dut. Aldizkariarentzat era horretako esaldi baten bila nenbilela, Gasteizko liburutegi batean Sarrionaindiaren liburua topatu eta izenburua irakurri orduko, "Hauxe da" esan nuen. Liburu hura irakurriz jakin nuen, esaldia, Joxe Migel Barandiaranena zela. Sarrionaindiak on Joxe Migeli hartu zion bezala, nik Josebari hartu nion.

Zuk, bestalde, 'Teologia ekologikoa' defendatzen duzu. Zertan datza?

Teologia jainkoari buruzko mintzoa ere bada. Fede ikuspegitik egindako bizitza eta errealitateari buruzko gogoeta koherentea ere bada teologia. Bere baitan ez dut jainkoa, gizakia, soilik ikusten baita mundua eta natura bateko partaideak ere. Beraz, jainkoarenganako fedea errealitate osoari atxikitzen diot. Horrek alderdi asko ditu, adibidez, teologia ekologikoa . Hau da, edozein gizakik du atseginez izateko eskubidea: abereek, landareek… Izaki guztiek. Gizakia ez da kreazioko gailur eta zentroa. Teologia ekologikoa k den guztia begiratzeko beste ikuspuntu bat ematen dit.

2005. urteko urrian, Arantzazuk askapenaren teologiaren aitetariko bat, Leonardo Boff hartu zuen. Berarekin egoteko parada izan zenuen.

Boff nire pentsaeran erreferentzietako bat izan da aspaldiko urteetan. Asko gozatu nuen berarekin eta Arantzazun eman zuen hitzaldia biribila izan zen. Sintonia ederra sortu zen bera eta Arantzazuren artean.

Iazko urte hasieran, 'Erlijioa eta euskal kulturaren auzia' hitzaldia eman zenuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. "Erlijioak eta euskal kulturak bizi duen etenaren edo gutxienez krisialdiaren lekuko ere bada Arantzazu", esan zenuen.

1960. urtetik aurrera giro berezia sortu zen euskal kulturan. Hau da, erlijioarekiko eten bat eman zen, erlijioa ia tabu bihurtzeraino. Aran-tzazu ordura arte kulturaren eta fedearen, hau da, euskaldun fededun irudiaren gune nagusietako bat zen. Kulturak erlijio esparruetatik alde egin zuenean, emantzipatu zenean, Arantzazun ez da harrezkero kultura eta fedearen arteko elkarrizketarik izan. Eta orain berriz bultzatu nahian gabiltza. Baina ez kultura, garai batean bezala, gure barrutira ekartzeko. Ez. Adibidez, Arantzazuko arteak, bere iturrian, sentiera eta ikuspegi erlijioso bat daramala erakusteko.

"Gaurko euskal kulturari begira ez naiz ezkor. Bizi-bizirik dago. Baina beldur ere banaiz", bota zenuen hi-tzaldi hartan.

Fededun bezala gaurko kulturarekiko oso erne egoteko premia sentitzen dut. Iruditzen zait egungo kulturak baduela halako zentzu-galtze arriskua. Azalkerian geratzekoa. Halere, ez dut uste gaurko kultura garai batekoa baino pobreagoa denik. Alderantziz, konplexuagoa da. Eta zentzu horretan, aberatsagoa ere bai. Baina erlijioak eskain dezake, adibidez, sakontasun zerbitzu bat.

Beraz, erlijioa eta euskal kultura ezin dira nahastu, ezta bereizi ere.

Bai, ez baitira inoiz bi mundu aparteko izan. Guztiok dugu elkarren premia handia. Malgutasun eta aniztasun handia behar da elkarrizketa bizi-bizi baten harian. Datorren otsailean kaleratuko den Hemen aldizkariko aleak, Erlijioa eta euskal kultura gaur izango du izenburu eta Pako Garmendiak eta Pello Esnalek ekarpenak egingo dituzte.

"Mendebaldea, noraezean eta umezurtz, berriro erlijio bila abiatua da. Gizakia espiritualtasun eske ari da" (Joxe Arregi).

Gaurko munduaren inguruko ikuspegi sakona dutenen hitzari erreparatuz gero, iruditzen zait, hainbat pentsalari eta idazle hasiak direla, duela 20 urte baino, erlijioa askoz ere serioago hartzen. Artisten artean sumatzen dut nolabaiteko interes berri bat erlijioarekiko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
"Iruditzen zait egungo kulturak baduela halako zentzu-galtze arriskua, azalkerian geratzekoa"
"Artisten artean sumatzen dut nolabaiteko interes berri bat erlijioarekiko"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |