Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Astoa maitale

Mendizabal amasarra eta Insausti lazkaotarra Giasel elkarteko hiru astoekin.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

D OTORE apainduta ekarriko dituzte lehiara astoak. Ilea garbitu eta orraztu, azkazalak moztu eta halako bete beharrekoetan aritu dira astoak eta hauen zaintzaileak aste honetan. Lana dela diote, bai, baina astoak maite dituzte eta plazan ere hori ikustarazi eta zabaldu nahi dute Giasel, Gipuzkoako Astozaleen elkarteko kideek.

Astotxo eguna ospatuko da bihar Lazkaon. Santa Ana komentuko elizan 11.00etan izango da meza, 1652. urtean sortutako festari eutsiz. 13.00etan herriko 150 gaztek Familia Sakratuaren Ihesa antzeztuko dute kalean. Tartean egingo da, kale antzerkia hasi baino lehen amaituz, asto lehiaketa.

Jaia guztuz errotuta dago herrian eta festari edukia eman nahian hasi zen lanean duela hamabi urte Ansoategi kultur elkartea. Eguneko protagonista astoa berehala. 1998an egin zitzaion lehenengo omenaldia desagertzear zegoen abereari eta 2000tik Gipuzkoako asto lehiaketa egiten da. Aurten, lehenengoz, euskal arrazakoak bakarrik sarituko dituzte, nahiz eta denetarikoak bildu.

2002an sortu zen Giasel elkartea. Urtebete lehenago egin zuten topo Bizkaiko Gordexolan Lazkaon astoaren inguruan lanean ari zen lagun taldea eta Amasako Joxe Inazio Mendizabal astozalea. "Bizkaian bazen elkartea eta Gordexolan ematen dira asto autoktonoen kalifikazioak. Han ezagutu genuen elkar eta arraza eustearen beharragatik sortu genuen elkartea. Gipuzkoan hiru asto zeuden kalifikatuak. Orain 62 ditugu", esan dute Mendizabalek eta Joxe Inazio Insauti, Joxpi , lazkaotarrak.

Denbora laburrean asko ugaritu dela badirudi ere, ugalketa oso zaila dela diote. "Asto emea ernaltzeko lan asko egin behar da. Emea oso goxoa da, baina arraren izaera gaiztoa da eta inork nahi ez dituelako daude gutxi", agertu dute.

Honi aurre egiteko proiektua badute. "Lazkaoko Udalak duela hiru urte lursail bat utzi zigun astoak bertan eduki ahal izateko. Iaztik Olaberriko Udalarena beste bat dugu, aterpe batekin. Ernalketan laguntzeko, ordea, ukuilu bat behar dugu. 100.000 euroko aurrekontua duen egitasmoari onespena eman zioten eta Foru Aldundiak iaz dirulaguntza bat onartu zuen, baina ukuilua Lazkaon egitekotan Udalaren azken bultzada behar dugu. Gure asmoa bertan asto arrak edukitzea izango litzateke eta astozaleek euren emeak estaltzeko bertara ekarriko lituzkete", zehaztu dute.

"Diputazioak eta Goimen, Goierriko Mendi Elkarteak, Gipuzkoako kalifikazioak hemen egitea nahi dute, baina horretarako lan asko egin behar da. Gure esku legoke neurri batean, baina honetarako ere Udalaren inplikazioa behar-beharrezkoa da", erantsi dute.

Giasel elkartea 15 lagunekin hasi zen eta orain 21 kide ditu. "Gehienok astoak ditugu, baina batzuk animalia horiek gustatzen zaizkielako daude". Lazkaon egoitza izanik, bertakoak dira bederatzi abeltzain. "Baserritar askok ez dute astoekin ezer jakin nahi izaera zakarra dutelakoan. Garai batean ez zitzaien tratu hoberena ematen eta ordaina ere halakoa zen. Ondo eginez gero, ordea, oso goxoak dira emeak", azpimarratu dute Insausti eta Mendizabalek.

Inguruan astoarekiko maitasuna zabaldu nahi dute. "Jendeari gustatzen zaiola iruditzen zaigu eta astakumea zozkatuko dugu. Horretarako txartelak jarriko ditugu bihar salgai. Antolaketari aurre egiteko erabiltzen zen jasotako dirua, baina aurten gastuak Udalak ordainduko ditu eta astakumearen zozketa bestelako kezkarik gabe egingo dugu", amaitu dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |