Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bagoaz ez dator bat Zestoako gobernuaren udal finantzen plangintzarekin

Ezker abertzaleak eskatu du diru sarrerak "herritarren beharrei " zuzentzeko

Gorka Unanue alkateak kritika ukatu du eta orain arteko diru ezari egotzi dio inbertsio falta

Futbol zelaiagatik 400.000 euroko laguntza jasoko du.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Zestoako Udalak 2006ko aurrekontua aldatzea erabaki du, jaso dituen diru sarrera "handiagatik". Honen aurrean, Bagoaz ezker abertzaleko herri plataformak udal gobernu taldearen ikuspegi falta kritikatu zuen. Taldearen ustez, Udalak aurten jasotako diru sarrera berriak herriak dituen lehentasunezko beharrak asetzeko erabili beharko lituzke, hala nola etxebizitza gehiago egiteko. Zestoako alkateak, Gorka Unanuek, aldiz, kritika ukatu du eta bere gobernu taldea Udalean sartu zenean aurkitu zuen zorrari egotzi dio orain arteko inbertsio txikiaren errua.

"Ikusirik herrian zer behar dauden, Udalak ez du aurrera begirako inongo perspektibarekin joka-tzen. Momentukoari erantzutera mugatzen da. Dauden diru iturri guztiekin, beste planteamendu ba-tzuk egiteko aukeran dago eta hori ez da aprobetxatzen. Alde horretatik, ardura gabe jokatzea dela iruditzen zaigu, ez zaiolako inondik inola ere herritarren beharrei eran-tzuten", azaldu zuen Bagoazeko zinegotzia den Joseba Alberdik.

Bagoaz herri plataformaren esanetan, herriaren beharren artean hutsuneak daude eta hauei eran-tzuna ematen saiatu behar da Udala lehenbailehen. "Horrenbeste diru jaso da bereziki etxebizitzen erakuntzetatik eta, aldi berean, ikusten dugu etxebizitza politikarik ez duela Udalak eta intentziorik ere ez daukela honen inguruan ezer egiteko. Beharrezkoa ikusten dugu alokairuaren inguruan politika bat martxan jartzea", azaldu zuen Alberdi zinegotziak.

Bagoazek emandako datuen arabera, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergetatik 1.075.000 euro jasoko ditu Udalak; 502.000 euro hirigintza aprobetxamenduetatik; 400.000 euro Foru Aldunditik artifizialezko futbol zelaiarentzako eta, 798.000 euro, Rezola eremuko hitzarmena dela eta. Guztira, 2.775.000 euro gehiago.

"Aurten, inoiz jaso eta jasoko ditugun diru sarrera handienak izan ditugu, baina Udalak oraindik ez du esan zertan bideratuko dituen. Urte hauetako bilakaera ikusita, PNV-EAk Zestoarako herri proiekturik ba ote duen galdetzen dugu", esan zuen Joseba Alberdik.

Alkatearen erantzuna Bagoaz ezker abertzaleko herri plataformak plazaratutako kritiken aurrean, Zestoako alkateak udal gobernuaren lana defenditu nahi izan du eta Bagoazen kritikak guztiz ukatu ditu. "Ez dakit nondik atera duten 2.775.000 euroko datua, Udalak egin dituen aurrekontuen aldaketaren arabera, 1.500.000 euroko diru sarrerak jaso ditu eta", azaldu zuen.

Bestalde, plangintzarik ez izatea ere ezeztatu zuen Unanue alkateak eta oposizioaren lana dela Gobernua kritikatzea adierazi zuen. "Beraien lana da. Baina esan behar dudana zera da, aurreikuspen faltarik ez dugula, faltan izan dugun gauza bakarra dirua izan da. Udalaren jokaera legegintzaldi honetan, kargua hartu genuenean aurkitutako zor handiaren baitan ibili da. Horregatik, urte hauetan gastuak egitea baino gehiago, ekonomia onbideratzea izan da lehenengo helburua. Orain arte, honelako diru sarrerarik ez baitugu izan", argitu zuen.

Diru sarrera hauek urtarriletik aurrera aztertzen hasiko diren 2007ko aurrekontuetan sartuko dituztela aurreratu zuen Unanuek, eta hurrengo inbertsioetan haur-tzaindegi berria eta kiroldegia izango direla esan zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
Aurreikuspenik ez
Unean unekoa. Bagoazen iritziz, Udala herriaren momentuko beharrei erantzuten bakarrik saiatu da.
Zorra. Alkatearen ustez ordea, arazoa ez da planifikazio falta izan, Udalak azken urteetan izan duen zorra baizik.
zenbakia
Bi milioi euro. Bagoazen datuen arabera, Udalak 2.775.000 euroko diru sarrerak jasoko ditu.
Erdia. Alkateak adierazi zuenez aldiz, diru sarreren kantitatea 1.500.000 eurokoa izango da.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |