Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Dionisio Martiarenaren argazkiak ikusgai daude Oiartzungo udaletxean

Urtarrilaren 19ra arte herriko 40. hamarkadako bizimodua irudien bitartez ezagutzeko aukera dago

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Dionisio Martiarena Oiartzungo Doneztebe Elizako sakristaua izan zen 1928tik hil arte eta bi zaletasun landu zituen: musika eta argazkilaritza.

Azkeneko trebezia honetan Martiarenak egin zuen lana ezagutzera eman nahi izan du Udalak. Horretarako, udaletxean urtarrilaren 19ra arte ikusgai izango dira 40. hamarkadan egindako biztanleen erretratuak.

Erakusketa pleno aretoan dago eta bere ordutegia astelehenetik ostiralera 17.00etatik 20.00etara da.

Martiarena haraneko baserri urrutietaraino joaten zen hango herritarrei argazkiak ateratzeko eta berak errebelatzen zituen ere.

Zaletasun honi esker, gaur egun irudien bitartez garai horietako bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera paregabea dago.

Martiarena gizon ezaguna zen Oiartzunen sakristaua eta argazkilaria izateaz gain, musikari trebea baitzen. Zenbait instrumentu herrikoi jotzen zituen eta elizako abesbatzan kantatzen zuen.

Bestalde, herrian egiten ziren an-tzezlanetan parte hartzen zuen eta El Día egunkarian Enara ezizenarekin artikuluak idazten zituen.

Argazkilariak garaiko testigan-tza jaso ez ezik, Oiartzungo gizarteko partehartzaile eta suspertzaile nekaezina izan zen. Dualtasun horrek are interesgarriago egiten du erakusketa hau, non erretratu guztiek protagonistaren izena ida-tzita daukaten. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La Real se mide al Zaragoza sin Aranburu ni los últimos fichajes
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |