|

Santi Etxeberria egilea, aurkezpenean DVD bikoitza esku artean duela.argazkia:a.i.
ataun. Teknologia berriei heldu diote Ataungo jentilek. Euren istorio, kontakizun eta bizipenak galdu ez daitezen, DVD batean argitaratu nahi izan dituzte. Santi Etxeberria herritarraren laguntza jaso zuten horretarako eta berak aurkeztu zuen emaitza udaletxean ostegun iluntzean. Kristauek bete egin zuten batzar aretoa, beraiek ere partehartze zuzena baitute kontakizunetan.
Jentilen etorrera izeneko ikuskizuna 1981ean sortu zen Ataungo jaien inguruan. Hurrengo urtetik iaz arte urtez urte antzeztu diren ekitaldi gehienak labur bildu dira 200 minututako iraupena duen DVD bikoitzean.
"Irudien aukeraketa egitea izan da lanik zailena", esan zuen Etxeberriak. "Bi diskoetan bildu ditugu. Batean 1982, 84 eta 86koak alde batetik, eta 1993tik 2000 artekoak bestetik. Lehentasuna gutxieneko kalitate bati eman diogu eta horregatik falta dira urte batzuk. Bigarren diskoan azken bost urteetako antzezpenak daude".
Hitz eta irudiekin sarrera bat moldatu dute, kanpora begira bereziki, Jentilen etorrera zer den kontatzeko. "Garai bateko sinismenek Ataunen badutela sustraia erakutsi nahi dugu", azpimarratu zuen egileak. Argazki bilduma bat dago amaieran parte hartu duten guztiei omenaldi gisa eskainita.
aktore eta ikusle Aurkezpena Jentilen etorreran parte zuzena dutenek bezala, ikusle gisa inguratzen direnek ere jarraitu zuten.
Lehenengoen artean dago azken urteotan apaizaren papera hartzen duen Joxe Ramon Munduate. "Azpimarragarria da ikuskizunak izan duen eboluzioa biltzeak. Errotua dago herrian eta ikusten da hemendik egiten den lan hori Ataungo istorioak eta pasadizoak direla, erdi egi, erdi gezur. Nabarmen agertzen da baita 25 urteotan teknologiak izan duen aldaketa", esan zuen Munduatek.
Ikusleen artean izaten da Mari Axun Sukia. "Funtzioa ikustera hurbiltzen naiz ia beti. Askotan ez dugu aintzakotzat hartzen egiten den lana. Ahaztu egiten zaigu pasatu eta gero, baina gaurkoarekin berriz bizitzeko aukera dugu. Etxeko gazteak ez dira gaur hona etorri, baina ikusteko asmoa dute, DVD hau ahaztu gabe eramateko eskatu didate eta".
Aurkezpenera hurbildu zirenek grabaketa debalde eskuratu zuten eta berdin eraman ahal izango dute udaletxean eskatzen dutenek datozen egunotan, hurrengo ostirala bitarte. Urtarrilaren 8tik aurrera bost eurotan izango da salgai.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |