|

hernani. Hernani musika eskolako txistulari taldeak 2006 urtea agurtzeko kontzertu berezia antolatu du biharko. Udaletxeko arkupeetan izango da 12.30ean eta bi eratako errepertorioa eskainiko dute. Alde batetik, txistularien ohiko doinuak joko dituzte eta, bestetik, Eguberri giroko kantu eta doinuak en-tzun ahal izango dira.
Txistulari eta atabalari taldea honako hauek osatuko dute: Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren (zuzendaria), Haritz Ezeiza, Leire Goñi, Eduardo Lizarraga eta Jon Pache.
Horrez gain, Urtezaharreko kon-tzertu berezi honetan, laguntzaile bereziak izango ditu Hernani musika eskolako taldeak. Oihana Ezeiza eta Maddi Lizarragak akordeoiarekin hartuko dute parte eta Itsaso Lekuona eta Leire Goñi abeslari moduan arituko dira.
Prestatutako abestien programari dagokionez, Alkate soinua piezarekin emango diote kontzertuari hasiera. Federico Cortoren Zortzikoa joko dute gero eta, jarraian, Isidro Ansorenaren Ollagorra . Baranbio , Jose Uruñuelarena, izango da entzungo den hurrengo kantua eta Gabon doinu herrikoiei paso emango die pieza horrek.
Udaletxeko arkupeetara gertura-tzen direnek Yon Oñatibiaren Gabon gaba entzun ahal izango dute txistu doinuarekin. Fandango eta arin-arinerako tartea ere izango da eta Iñaki Egurenen Sagasti biribilketa ere joko dute.
Baina emanaldiaren azken atala izango da bereziena. Iñaki Egurenen Urtezar, urteberri joko dute akordeoi-joleen eta abeslarien laguntzarekin. Horrez gain, Haritz Ezeiza txistu taldeko kideak albokarekin parte hartuko du kantu honetan. Kontzertuari amaiera emateko Joxe Ansorenaren Urteberri goiza biribilketa joko dute.
musika nagusi Hernani musika eskolako txistu taldearen kontzertua ez da, ordea, urteari amaiera emateko udalerrian izango den musika ekitaldi bakarra. Gaur bertan perkusioa entzuteko aukera eskainiko dute Ezkiaga pasealekuan 10.00etatik 13.30era. Horrez gain, bertso jaialdia dago 22.30ean Biteri kultur etxean.
Bihar, Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzak Urtezaharreko erronda egingo du udalerriko kaleetan zehar 17.30etik aurrera eta Incansables txaranga 1.30ean irtengo da giroa jartzera. >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |