
Donostia. Pasa den abenduaren 28an Euskal Autonomia Erkidegorako 2007ko aurrekontuak aurrera atera ziren hiruko gobernuaz gain, PSE-EE alderdiaren babesarekin. Lankidetza horrek alderdi jeltzalea eta PSE-EEren artean hartu eman bat dagoela adieraz dezake. Hala ere, aurrenkontuen inguruan egon den bi alderdien arteko adostasun hori, azken finean, hemendik aurrera Erkidegoan eta Estatu mailan EAJk jarrai dezakeen estrategiaren lehen pausoa izan daiteke.
Azken aurrekontuak EAJk PSErekin onartu ditu azkenean. Alderdi jeltzaleak estatutuaren erreformaren aldeko apostua egingo duela uste al duzu Ibarretxe Plana alde batera utzita?
Ni, zoritxarrez, bai PNVko bozeramaile den Iñigo Urkullu eta baita PNVko presidente den Josu Jon Imazekin ere, ez naiz bat ere fida-tzen. Horiek Espainiarekin joango dira ziur aurrekontuetan ikusi den bezala.
Eta Ibarretxe Planarekin zer gertatuko da, orduan?
Nik uste dut azkenean Ibarretxe Plana ahaztu egingo dela. Eta ez naiz hori pentsatzen duen bakarra. Nik uste dut inpresio hori gizartean jende askok daukala. Ez dakit lehendakaria bera, Juan Jose Ibarretxe, ez ote dagoen hor bere azken uneetan. Ematen du Josu Jon Imazen jarraitzale direnek Ibarretxe baztertu nahi dutela. Lehendakaria bera, behintzat abertzaleagoa da. Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta talde guzti horrek Espainia du edozertarako buruan. Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Joseba Egibar eta Ibarretxe abertzaleagoak direla esango nuke Urkullu eta Imaz baino, eta horiek sasi-praktikoagoak dira.
Gai hori alde batera utziz, badirudi EAJk urtarrilerako gizarte mobilizaziorako dei bat egingo duela prozesua bultzatzeko.
Nik hori pentsatu nahiko nuke. Hala ere, nik dakidanez, EAJk o-raindik ez du mobilizazio hori burutzerik nahi. Alderdi Jeltzalekoek esaten dute oraindik ez dela momentua.
Hala ere, gizarteak badu al du zer esanik?
Bai, hala uste dut nik behintzat. Asuntoa oso zaila dago hasieratik. Eusko Jaurlaritza dela eta, Nafarroan esate baterako, ez dago ezer, ez dago bien arteko loturarik. Hor dago lehen arazoa. Bigarren arazoa ezker abertzalea inun ez dagoela da. Beraz, manifestazioa EAJ eta EArena izango litzateke eta modu horretan planteatuta ez dut uste gizarteak onartuko lukeenik. Jendeak esango du EAJk antolaturiko mobilizazioa dela eta ez gizarte abertzalearen manifestazioa. >j.l.
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |