
"ARAU hura behin hautsiz gero, toki hura putetxe arrunt bat bihurtuko zatekeen", hala pentsa-tzen du Egutxik eta hala dirudi, baina araua betetzeko da.
Etxe sekretua gisa izendatzen du narratzaileak sarri, eta badu sekretutik etxeak, baina ez leku ezkutu batean zegoelako edo barruan lo egiten zuten emakume misterio-tsuak aurki zitezkeelako, ezta emakumeen lo sakona zerk sortzen duen sekula jakiten ez delako, sekretu askoren jabe diren agureak zeharkatzen zutelako tentazioa gordetzen zuen atea baizik.
Emakumeenganako erakarpenaz hitz egiten du Yasunari Kawabataren liburuak, etxe bakarti bateko gela belus gorriminezko errezelek argitu batean ohean lo dagoen emakume gazte bat topatuko du Egutxik, 67 urteko agureak, egoeraren patetismoa deskribatzen du protagonistak berak, pentsamendu lizunak eta duinak tartekatuz. Ohe batean sartuta, biak, bata lo, bestea esna eta emakumeari edozer egiteko eskubidearekin, araua hautsi ezean, sexu harremanik ez mantentzearen arau bakarrarekin.
Araua urratzeko desira agertzen du eta atzetik, hori sentitzearen lotsa eta damua, gainerako agureek sentitu dutena sentitzearen lotsa. Eta bizitako maitasunen oroitzapenak, egiteke utzitakoaren damu. Ezer ez gertatzea da gerta litekeen onena, loti ederrak Fuji mendiarekin parekatzea da geratzen den bakarra. Atea noiz ez zeharkatzea desiratuko du noizbait agureak baina egoera behartu du etxe hura bisitatzean, lagun baten aholkua jarraitzean eta atea zeharkatzen duen aldiro, gertaera saihesteko borroka bizia hasten da bere barnean. Finean joko moral hutsa da liburua, gaizkiaren eta ongiaren lehia.
loti ederrak
Idazlea: Yasunari Kawabata (1899-1972). Argitaletxea: Alberdania&Elkar. Orriak: 132. Salneurria: 9,30 euro. Generoa: Eleberria.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902