Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

'Gramática Vascongada' obraren edizio berritua argitaratu du Foru Aldundiak

lardizabalenlanaren argitalpenaren 150. urteurrena ospatzeko kaleratu dute alea

Mikel Zalbide, Beñat Oyharçabal eta Jose Antonio Mujika euskaltzainak izan dira edizio gaurkotuaren egileak

Mikel Zalbide, Andres Urrutia, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Jose Antonio Mujika eta Beñat Oyharçabal atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan.argazkia: iban aguinaga

teresa sala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Francisco Ignacio de Lardizabalen Gramática Vascongada obraren edizio kritiko-fakzimila argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, jatorrizko obraren argitalpenaren 150. urteurrena ospatuz. Mikel Zalbide, Beñat Oyharçabal eta Jose Antonio Mujika euskaltzainak izan dira, hain zuzen ere, argia ikusi berri duen edizio kritikoaren egileak.

Liburua formatu handian eta kalitatezko paperean plazaratu dute. Hala, luxuzko 1.500 ale inprimatu dira, Mitxelena argitaletxearen eskutik, guztiak eskuz zenbakituta, eta kaleratu berri diren 100 ale Euskal Herriko liburutegietan banatuko dira. Bost kapitulu ditu liburuak, 449 orrialde eranskinez gain. Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik aurkezpena egin du; José Antonio Rodríguez Ranzek Gipuzkoa 1833-1876 trantsizio orekatua izeneko atala idatzi du; Lardizabal eta bere euskal gramatika, perspektiba soziolinguistikoan Mikel Zalbidek eta Arantzazu Muñoak egin dute; Beñat Oyharçabalek Lardizabalen gramatikaren iturri, ezaugarri eta helburuak idatzi du eta, azkenik, Jose Antonio Mujikak Lardizabalen gramatika, Larramendirenaren bertsio 'didaktikoa' egin du.

euskalaria Francisco Ignacio Lardizabal Zaldibian jaio zen 1806. urtean, eta Lazkaon, Burgosen eta Madrilen egin zituen apaiz ikasketak. Euskalari bikaina izanik, euskararen gramatika egiteko enkargua jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldunditik. 1854ean, Gramática Vascongada obra Probintziaren kargura inprimatzea, argitaratzea eta hedatzea erabaki zuten Batzar Nagusiek Hernanin. Horrekin batera, Foru Aldundiari agindu zehatz bat ere eman zioten: "euskararen irakaskuntza orokortzeko asmoz, obra horiek herriei emateko eta herri horiei adierazteko tokiko lehen hezkuntzako maisuei euskal gramatikaren behar adina ale eman behar zitzaiela". Bi urte geroago, 1856an, argitaratu zuten gramatika hura.

idazlea Beñat Oyharçabalek atzo Donostian izandako aurkezpenean adierazi zuenez, Lardizbalek bere gramatika idatzi zuen garaian, XIX. mendearen lehen erdialdean, ez zen euskararen inguruko lan teoriko gehiegirik egin, hala, ekintza praktikoak burutu zituzten hizkuntzaren inguruan. "Bi xede lortu nahi ziren: euskara irakasbide eta ikasgai izatea, eta testuinguru honetan egin zuen Lardizabalek bere gramatika", azaldu zuen euskaltzainak.

Jose Antonio Mujikak hiru hitz erabili zituen Zaldibiko apaizaren lana deskribatzeko: "Txukuna, neurtua eta praktikoa. Horrelako gramatika egiteko eskatu zioten eta berak, noski, agindutakoa bete zuen". "Lardizabal idazlea zen batez ere, gramatikan aurreko gramatikariek esan zutena hartu eta modu didaktikoan aurkeztera mugatu zen, neurri handi batean, behintzat", gaineratu zuen Mujikak.

Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik Lardizabalen lana egiteko eta zabaltzeko foru erakundeek jokatu zuten papera azpimarratu nahi izan zuen. "XIX. mendean jakintzaren politika eta herri sentiberatasunaren politikak jorratu zituzten foru erakundeek, euskara arautzeko eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko ekimenak abian jarri zituzten".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
XIX. mendean euskara eskoletako ikasgai bilakatzeko idatzi zuen apaiz zaldibiarrak bere gramatika
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |