Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cartas al Director

Plurala, orekatua eta independentea

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

HITZA RIK gabe ez, baina hitzik gabe utzi gaitu berriro ere Jagoba Larburuk (EA), Oiartzungo Udaleko Euskara Batzordeburuak. Errenteriako Lau Haizetara, Pasaiako Abaraska, Lezoko Orratx! eta Oiartzungo Ttur-ttur elkarteen izenean argitaratu zen gutunari erantzun dio zenbait hedabideetan plazaratutako gutunarekin, Oarsoaldeko Hitzari oinarririk gabeko akusazio larriak eginez. "Argi eta garbi ideologizatuta dagoen eta euskal gizartearen pluraltasuna islatzen ez duen" proiektua eta "sektore baten bozgorailua izatea bilatzen duen" egunkaria garela esan du lasai asko; "Oiartzungo EA ez dago prest oiartzuar guztien diruarekin garbiki alderdikoia den proiektu editorial bat ordaintzeko" gaineratuz.

Oarsoaldeko Hitza sortu zenean, gainerako beste sei Hitza k sortu zirenean bezala, argi adierazi genuen egunkari euskaltzalea, plurala, orekatua, baterakoia, parte-hartzailea, independentea, konprometitua eta profesionala egitea zela gure asmoa, eta erronka horri eutsi genion 2003ko ekainean. Horretan ahalegindu gara ordudanik.

Egunkariaren sorreran aipatutako oinarriak bermatzen diren ala ez galdetuz eta irakurleak gustura dauden ala ez jakin nahian, berriz, beste Hitz ek egin izan duten bezala, guk ere telemarketing zerbitzua kontratatu, eta telefono bidezko inkesta egin genien ehunka irakurleri. Emaitzak, argitaratu genituen bere garaian. Eskualdeko irakurleen %85ak hasierako helburuei "ondo" erantzuten geniela adierazi zuen; %3ak "oso ondo"; %6k, "erdizka"; eta %1ek, berriz, "gaizki".

Geroago, datu horiek eskuetan, eta autofinan-tziazioan aurrera egiteko asmoarekin, Hitza ren irakurleei harpidedun egiteko eta urteroko harpide-tza ordaintzeko proposamena egin genien. Milaka lagunek erantzun zuten, eta urrats garrantzitsua izan zen hura Oarsoaldeko Hitza rentzat.

Hala ere, eta Jagoba Larburuk berak onartzen duen bezala, "tamalez, euskarazko argitalpenek oraindik erakundeen laguntzak behar dituzte gaur egun", oraindik gutxi direlako euskarazko informazio-produktu bategatik ordaintzeko prest gauden herritarrak. Horregatik eskatzen die diru laguntza Hitza k eskualdeko udalei, egunkariak euskararen normalizazioan eragin garrantzitsua duela sinetsita. Oiartzungo Udalari 2005eko azaroan egin genion 2006ko diru laguntza eskaera. Ordudanik, urtean zehar hainbat aldiz eskatu izan diogu erantzuna, baina isiltasuna besterik ez dugu topatu bidean. Abenduaren hasieran Eusko Alkartasunaren proposamena ezagutu genuen arte: Hitza ri euro bakar bat ez. Arrazoia: ildo editoriala. Orain Jagoba Larburuk publikoki leporatzen digun hori bera: ideologizatuta gaudela, ez garela pluralak, eta garbiki alderdikoiak garela.

Ez dugu horrelako salaketa larrien aurrean inondik inora isilik geratzeko asmorik. Hasieratik dakigu, eta horretan ahalegintzen gara, gure oinarriei eutsita soilik lortuko dugula Hitza Oarsoaldeko herritar guztien egunkaria izatea, eta horrela soilik lortuko dugula euskararen normalizazioan benetan eragitea. Horretan ahalegintzen gara egunero. Horiek dira gure kazetaritza irizpideak. Ez gara makinak, ordea. Langileak baizik, bizidunak. Eta huts egin dezakegu batzuetan. Normala da. Baina hortik gure lanaren profesionaltasuna auzitan jar-tzera eta leporatu zaizkigunak leporatzera, amildegi handia dago.

Oiartzungo Eusko Alkartasunak ez du inolako arrazoirik Hitza ri orain arte eman dion diru lagun-tza ukatzeko. Aitzakiak, berriz, nahi dituen guztiak. Baina aitzakiek ez dute balio. Horregatik, urte osoan zehar Oiartzungo albisteei emandako tratamendua ikus dezaten, dossier osatua ere helarazi diegu EAko ordezkariei.

Dossier horretan argi ikusten da Hitza euskaldun guztiei zabalik dagoen komunikazio egitasmoa dela, inor zentsuratzen ez duena. Badakigu hori ez dela erosoa batzuentzat, baina horretan jarraitzeko asmoa dugu: pluralak, orekatuak eta, batez ere, independenteak izaten, diru laguntza publikoak jaso-tzeak ez baitu esan nahi inoren morroi bihurtu behar dugunik, batzuek hala nahiko luketen arren.

Ekaitz Arrieta

'Oarsoaldeko Hitza'ren zuzendaria

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |