Diario de Noticias de Gipuzkoa

Prentsa euskalduna, euskaldun guztiontzako prentsa

Tamalez euskarazko argitalpenek oraindik erakundeen laguntzak behar dituzte gaur egun. Nahiz eta gero eta gehiago izan, oraindik ere gutxi dira euskarazko informazio-produktu batengatik ordaintzeko prest dauden herritarrak. Eta diskriminazio positiboaren beharra duten beste gai batzuekin gertatzen den bezala, administrazioek ahalegin bat egin behar dute produktu hauek kalera irtengo direla bermatzeko.

Baina euskararen normalizazioak derrigortu egiten ditu informazio-produktu hauen editoreak irakurleak eta iragarleak erakartzea lortzeko ahalegin bat egitera. Beharrezkoa da euskarazko egunkari eta aldizkariak erakargarriak egingo dituen kalitate maila nahikoarekin aurkeztea bai publikoari eta baita enpresei. Modu honetara soilik lortuko dugu komunikabide hauetara jotzen duten euskarazko prentsaren irakurleek hizkuntzarenganako militantziagatik egin beharrean, produktu horrek benetako informazio-eremu bat betetzen dutelako eta interes propioa dutelako erostea.

Hitzak diru-laguntzaren kulturan kokatuta jarraitzen duela uste dugu eta finantzazio publikoa lortzeko ipintzen duen ahalegin hori bera kalitatezko informazio-eskaintza bat lortzeko erabiliko balu, ziur gaude autofinantzazioaren bidean aurrerapauso handiak egingo lituzkeela.

Bestalde, uste dugu euskara ezin dela aitzakia bat bezala erabili administrazio publikoek guztion diruarekin argi eta garbi ideologizatuta dauden eta euskal gizartearen pluraltasuna islatzen ez duten, eta sektore baten bozgorailua izatea bilatzen duten proiektu editorialak diruz laguntzeko.

Europan komunikabide publikoak edota laguntza publikoak jasotzen dituztenen pluraltasun hori bermatzeko mekanismoak erabiltzen dituztela erakusten duten adibide asko daude eta bide horri eutsi beharko genioke. Oiartzungo EA ez dago prest oiartzuar guztien diruarekin garbiki alderdikoia den proiektu editorial bat ordaintzeko. Eta pluraltasun hori erreklamatzen diegu Hitzaren arduradunei, gaur arte bermatu ez duten pluraltasuna.

Euskaltzale bezala, normalizazioa babesten dugu, baina euskara normalizatzea ez da fondo publikoak erabiliz bere erabilpen alderdikoia egitea. Hitza euskaldun guztiei irekitako komunikazio instrumentu bezala agertzen bada, zalantzarik gabe, gure babesa izango du eta baita oiartzuar guztiena.

OPE tramposa

El Gobierno Vasco y algunos sindicatos nos han tomado el pelo. La mayor OPE de Osakidetza de todos los tiempos ha utilizado a miles de personas jugando con las expectativas de todos. Hemos sido much@s los que hemos depositado nuestra esperanza en conseguir no ya una plaza fija, sino la posibilidad de quedarnos en una bolsa de trabajo. En los temarios de la OPE siempre se incluye una pregunta sobre los principios establecidos para el procedimiento selectivo. La respuesta correcta es: igualdad, publicidad, mérito y capacidad. Pues bien, Osakidetza, con la colaboración sindical, ha borrado con un plumazo tramposo el principio de igualdad.
buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DFERIA
Los polacos Provisorium recrean la lucha de la resistencia partisana
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |