Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Hamar lagunetik bederatzik irakurtzen dute beren udalerriko aldizkaria eskualdean

kalekoiritzia jasotzeko ikerketa soziologikoa egin dute udalek

Elkarrizketatutako bizilagunen gehiengoak elkarrekin hedabide bat sortzearen aldeko jarrera erakutsi du

' Txintxarri' eta 'Aiurri' aldizkarien zenbait ale.argazkia: a.h.

ainara hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

lasarte-oria. Eskualdeko bizilagunek beren udalerrietako komunikabideei buruz duten iritzia jaso-tzeko ikerketa soziologikoa egin dute Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek. Ondorio nagusien artean dago galdeketa erantzun dutenen %90etik gora direla irakurtzen dutela tokian tokiko aldizkari edo egunkaria.

Oro har, zenbat eta maizago kaleratu orduan eta gustukoago dute. Doan banatzea ere oso positibo ikusten dute. Informazioari dagokionez, zenbat eta gertuagokoa hobetzat jo-tzen dute, hau da, auzokoa nahiago dute orokorra baino. Gainera, eskualdeko bizilagunek begi onez ikusten dute Buruntzaldeako komunikabideen arteko harremana sendotzea eta elkarrekin ekimenak egitea.

Badira urte batzuk eskualdeko herri komunikabideak eta udaletako Euskara Batzordeak elkarlanean hasi zirela, bakoitzak bere lana aztertuz eta elkarrekin zein bide egin daitezkeen zehaztuz. Urrunago joan nahi dute orain eta horretarako egin dute inkesta, herritarrek komunikabideen inguruan duten iritzia jasotzeko eta beren interes eta lehentasunak azter-tzeko.

herriz herri Elkarrizketatuen %90 dira Andoainen eta %92 Urnietan, Aiurri k intereseko informazioa jasotzen duela adierazi zutenak. Bi udalerrietan sumatzen dute, ordea, gaurkotasuneko gaien beharra. Andoainen elkarrizketak, kulturaren inguruko albisteak, kirola eta iritziak botatzen dituzte faltan eta Urnietan kirolari buruzko albiste gehiago. Soberan dauden atalen artean, berriz, kirolak nagusitzen dira baita gehiengo baten ustez.

Hernaniko Kronika da eskualdean egunero argitaratzen den bakarra. Galdetutakoen ia %100ek irakurtzen duela erantzun zuen. 36 eta 55 urte artekoak dira egunkaria gehien irakurtzen dutenak eta, gutxien, 14 eta 35 urte artekoak.

Laginaren gehiengoaren ustez, Kronika k herriari buruzko informazioa ondo ematen du eta errealitate guztiak islatzen ditu. Maiztasuna, asteburuko orrialde gehiagoko formatua eta banaketa sistema izan dira puntuazio altuena jaso duten ezaugarriak.

Zero eta bosten artean, 4,06ko puntuazioa eman diote lasarteoriatarrek Txintxarri ri. Alderdi negatiboen artean, inkestatuek herritarren parte-hartze eskasa, didaktikotasun falta, maiztasuna eta hizkuntza maila hobetu beharra aipatu zituzten. Aspektu positiboen artean, berriz, aniztasuna azpimarratu zuten. Eskaintzen duen gertutasuna ere gustuko dute irakurleek. Euskaraz irakurtzeko aukera zabala ematen duela txalotzen dute eta maiztasuna, banaketa sistema eta kirolari ematen zaion tratamendua ere egoki ikusten dituzte.

Tratatzen diren edukiak gehiago sakontzea eta ikuspegi kritikoa izatea eskatzen dute Lasarte-Oriako irakurleek eta kirolak pisu gehiegi hartzen duela irizten dute.

'noaua!' Usurbili dagokionez, elkarrizketatuen %92k azaldu zuen argitaratzen den aldioro irakurtzen duela Noaua! . Kopuru altuago batek, %94k, interesgarri den informazioa jasotzen duela adierazi zuen. Banaketa sistema eskualdeko baloratuena izan da, baina aldizkariaren itxura edo diseinua aldatu egin beharko litzatekeela uste dute Usurbilgo inkestatuek. %86k islatu zuenez, Noaua! hamaboskaria astekari bihurtzea positiboa izango litzateke. Webguneari dagokionez, %19k besterik ez du ezagutzen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
asteko irakurketa
Lasarte-Oria 4 ordu 51m
Usurbil 4 ordu 17m
Hernani 4 ordu 12m
Andoain 3 ordu 46m
Urnieta 3 ordu 06m
euskaraz irakurtzea
Andoain %61
Urnieta %57
Usurbil %52
Hernani %49
Lasarte-Oria %48
elkarrekiko hedabidea
Aldeko jarrera. Gehiengoak inguruko herrietako informazioa jasotzeko interesa erakutsi du: Andoain (%84), Urnieta (%75), Hernani (%74), Usurbil(%73) eta Lasarte-Orian (%71).
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |