Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

luiz mari zaldua, filologoa

"Saroien bidez mendietako jarduera ekonomikoa antolatzen zuten, egun poligonoak dauden bezala"

Luis Mari Zaldua Urnietako Lekaio kultur etxeko udal liburutegian.argazkia: a.h.

ainara hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urnieta.Zer dira saroiak eta kortak?

Gauza bera dira, euskalki kontua da. Gipuzkoan eta Nafarroan saroiak esaten zaie eta, Bizkaian eta Araban, kortak. Argi azaltzeko, hiru gauza direla edo hiru ezaugarri nagusi dituztela esango nuke. Lehenengo, toki pribilegiatu batzuk dira, besteak beste, kokapen egokia dutelako, eguzkiari begira. Orografia ere aldekoa izaten dute, lurra nahiko berdinduta, eta gainera, ura eta bideak gertu izaten dituzte. Jarduera ekonomiko bat gauzatu da horietan, artzaintza nagusiki eta baso langintza zenbaitetan.

Zein izango litzateke bigarren ezaugarria?

Toki bereziak eta berezituak dira. Bereziak, saroietan nolabaiteko errituak egiten zituztelako horiek babesteko, batez ere tximistaz eta bestelako gertakari atmosferikoez. Eta berezituak neurri batzuen arabera finkatuta zeudelako. Mugak zehazteko, toki apropos eta pribilegiatu horren erdian harri bat jar-tzen zuten. Horri soka bat lotu eta konpas funtzioa egiten zuen eta oktogono moduko bat konfigura-tzen zuten mendian, izkina bakoi-tzean harri bat jarriz. Kuriosoa da esparru hori ez zutela ixten, nahiz eta finkatuta eta mugatuta egon.

Hirugarren bereizgarri bat aipatu duzu lehen.

Hala da, bai. Hirugarren ezaugarri moduan, aipatuko nuke saroiak beti azaldu izan direla euskaraz zilegi mendiak edo herri lurrak esaten zaien tokietan. Gure inguruan, Adarra mendia, Andatza, Igeldo edo Aralar garai batean herri lurrak izan ziren, hau da, jende guztiarenak zirenak. Abeltzaintza izaten zen horietan jarduera nagusia, baina antolatu egin behar zuten pertsona ezberdinek beren artaldeak bazkatzeko. Horretarako, saroiak finkatzen zituzten zilegi mendi hauen barruan. Beraz, saroiak badira ere Euskal Herriko zilegi mendietako jarduera antolatzeko erabiltzen zuten unitate bat, gaur egun poligonoak izan daitezkeen moduan.

Gaur egun horrelakorik ikusi al daiteke mendietan?

Toki gutxi batzuetan izan ezik, desagertuta daudela esango nuke. Beren funtzionaltasuna galdu dute kasuren batean, jatorrizko erabilpena mantentzen badute ere. Alabaina, herrietako airetiko argazkiak hartuz gero, ikusi daitezke nolabaiteko soilgune edo argiguneak basoetan. Oraindik ere saroiek hor irauten dute. Askotan ez dute oktogono forma hori mantentzen, edo erdiko mugarria galduta dute, edo norbanako baten jabetza da, baina ikusi daitezke. Lasarte-Orian, nik dakidala, ez dira inoiz egon, baina bai Hernanin, Urnietan edo Usurbilen. Andoainen baietz esango nuke.

Nondik datorkizu saroien inguruan idazteko nahia?

Filologoa naiz eta orain dela urte batzuk toponimia biltzen hasi ginen eskualdean, toki izenak. Lan hori egiten hasi ginenean konturatu ginen antzinako dokumentazioan, gaztelaniaz, askotan azaltzen zela sel hitza. Kuriositateak pikatu ninduen eta, gainera, gutxi gorabehera jakin nuenean sel edo saroiak zer ziren, tokatu zen oraindik ere aiton batzuek ezagutzen zituztela. Beraz, idatzizko informazioa eta ahozkoa genituen. Hurrengo pausoa izan zen mendira joan eta harri horiek bilatzen saiatzea.

Noizkoak dira saroiak?

Dokumentazioaren bidez lehenengo aipamenak bederatzigarren gizaldian topatu genituen. Hamabigarrenean asko azaltzen dira jada. Gehiago jakiteko gogoarekin geratu ginen eta erdiko guneetako bati indusketa egin genion. Ikatz pusketa txiki batzuk topatu genituen eta Suedian datatu zituzten bigarren eta bosgarren gizaldietan. Ezin genuen frogatu, ordea, gizakiarekin zerikusia zutenik. Saroien inguruko lehen liburua 1996. urtean idatzi nuen behin behineko emai-tza horiekin ezin genuelako esan saroien jatorria bigarren gizaldikoa zela. Orain arteko hamar urte hauetan saiatu naiz hipotesi hau behin betikoa egiten. Hori gezurra dela esaten duen daturik topatu ez dudala izan da emaitza.

Zergatik argitaratu duzu zure lana Internet sarean?

Hasteko, alde handia dagoelako argitaratzen diren liburuetatik, saltzen direnetara eta, horietatik, irakurtzen direnetara. Horrez gain, euskaraz Interneten eduki gutxi dagoelako oraindik. Hirugarrenik, Euskal Herritik kanpo badaudelako ikerlariak gaian interesa dutenak. Eta, azkenik, erabilgarriagoa delako zuzenean nahi duzun hitz bat bilatzeko. Ikertzaileentzako abantaila handia da edukiak formatu digitalean egotea. Orain hasi zaizkit argitaletxeak eskuzkoa ateratzeko proposamenekin.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
LAS FRASES
"Bederatzigarren gizaldian daude saroien aipamenak paperetan, baina bigarrenekoak izan daitezke"
"Interneten argitaratu dut euskaraz eduki gutxi dagoelako sarean eta ikertzaileentzat erabilgarriagoa delako"
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |