Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Aforismoak dira Karlos Linazasorok kaleratu duen lan berriko protagonistak

tolosarrarekin BATERA, erein-ekXABIER ETXANIZen LAUGARRENIPUIN LIBURUA plazaratu du

Bi idazleak.argazkia:iker azurmendi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Donostiako Udal Liburutegian Erein argitaletxeak plazaratutako Linazasaroren Beti eder dena eta Etxanizen Nork bere ozeanoa liburuak aurkeztu ziren atzo. Lehenengoa aforismo kolekzio bat da eta bestea, berriz, Etxanizek urte hauetan bildu duen ipuin sorta.

Aforismoak doktrinazko esaldi laburrak dira. Idazle tolosarrak jakinarazi zuenez, "idazteari utzi nahi niolako hasi nintzen apunte filosofiko hauek idazten eta konturatu naiz guztiz adiktiboa dela genero hau". Lau urtetan Linazasorok bildu dituen apunte guztiak daude bertan. "Kezkatzen nauten gaiak azaltzen dira, heriotza eta denbora aurrera doala jakiteak esaterako. Egungo gizartea begirada ironiko, kritiko eta sarkastiko baten bidez islatu nahi izan dut", gaineratu zuen idazleak.

Xabier Etxanizen liburu berrian heriotza eta maitasunari buruz hitz egiten duten ipuinak irakur daitezke. "Aurreko lanekin puskatu nahi izan dut. Oraingoan ipuinak tristeak dira eta gehienetan badakigu zer gertatuko den", adierazi zuen trintxerpearrak. Marrazkiak , Berandu edo Medikuaren alaba lehiaketa desberdinetan saritutako ipuinak irakur daitezke Etxanizen lan honetan. >a. lasa

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |