Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Egiak gezurretan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Gaizkiaren eta ongiaren muga marra fin ikustezin batez margo-tzen da, margo berarekin marraz daitezke egiaren eta gezurraren marraz bereiziak eta baita erreala eta fikzioa bereizten dituen muga ere.

Txiliku k aukera hori egin du, egiak kontatzen ditu gezurretan ezkutaturik eta fikzioa egiten du errealitatearekin. Hogeita bost adibide ematen ditu horretarako, hogeita bost biografia asmatzen ditu, alfabetoko letraren irizpidea erabiliz. Barbara Allen du izena lehen bizitza eredugarria duen pertsonaiak, zirujau azkar baten biografiaz amaitzen da kontaketa gozagarri saio hau.

Pertsonaiak mundu guztitik hartuak dira, eta gehienak mende ba-tzuk atzera bizi ziren, eta garai hartako giroa eta garaia bera deskribatzeko aprobetxatzen du idazleak. Hizkera ere zenbaitetan ordukoa delarik. Tartean kontakizun eta bitxikeria asko, diamantea nola ebakitzen den erakusten digu eta zenbait landarek berekin dituzten mitoez ari da, esaterako.

Liburua irakurri ostean, ohartuko gara izenburua bera dela, lehen egiazko gezurra. Izan ere, bizitza eredugarri izatetik urrun baitaude pertsonaiak, nahiz eta kontaera bera halakoa izan. Ironia beraz, hasieratik present, irakur lagun izango da eta berarekin batera topatuko dugu umorea nonahi.

Biografia bakoitza amaitzearekin batera kanta baten aipua egiten du zarauztarrak eta jolas egiteko parada ematen digu horrek, izan ere, idazleak berak esana da zaila dela istorioaren eta kantuen harremana azaltzea, baina bere ustez, askotan nabarmena da haien arteko lotura. Irakurri ostean, kanta topatu, jarri, begiak itxi eta en-tzun, bitartean istorioa irudikatu. Norberak ikusiko du harremana dagoenentz.

Bizitza eredugarriak

Idazlea: Jesus Mari Olaizola"Txiliku"(Zarautz 1951) Argitaletxea: Elkar Orriak: 261. Salneurria: 17,50 euro. Generoa: Ipuin liburua

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |