Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Izaera euskaltzale, humanista, autodidakta eta polifazetikoa

Juan san martinek 2004an eusko ikaskuntza -euskadiko kutxa saria jaso zuen egindako lanagatik

Bilboko liburu azokak Urrezko Idazluma eskaini zion.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Euskal kulturaren arloan lan egin izan dutenen artean azpimarragarrienetakotzat jotzen duten adituek Juan San Martin. Idazle, euskaltzale, bertsozale, etnografo, mendizale, espeleologo, euskaltzain, ararteko eta abar luze bat erabiltzea beharrezkoa da bere lana eta ibilbidea deskribatzeko garaian.

Juan San Martin, Juanito , 1922ko ekainaren 23an jaio zen, Eibarren, eta 2005eko maiatzaren 30ean hil zen. Gaztetatik euskarak garai hartan bizi zuen egoera kaskarraz jabetu zen. Garaia hartekoa zuen, baita ere, mendizaletasunarekin mantendu zuen lotura estua. Eibarko Club Deportiboko kide, San Martinek Euskal Herriko, Pirineotako edo Alpeetako tontorrak ezagutu zituen. Espeleologian ere aritu zen.

Autodidakta izan omen zen, gainera. Ezagutu zutenek diotenez, irakurle nekagaitza izatea zen bere ezaugarrietako bat, haren etxeko bibliotekak erakusten duen moduan. Era berean, idazle bilakatzen joan zen Anaitasuna aldizkarian nahiz Euzko-Gogoa n idatzitako hainbat eta hainbat artikuluren bitartez. Egan aldizkariko zuzendari izateko ardura hartu zuen zenbait urtez. Idazle gazteen lana bultzatzen eta argitaratzen ere lan eskerga egin zuen.

Euskararekin zuen loturak euskaltzain urgazle izatera eraman zuen 1957an. Zazpi urte beranduago, euskaltzain oso izendatu zuten. Ordurako gerra osteko lehen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa antolatua zuen.

ararteko Bestalde, giza eskubideen defentsa beti eraman zuen ikur bezala San Martinek bere bizitzan zehar. Modu horretan, Eusko Legebiltzarrak 1989an Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Ararteko izendatu zuen. Kargu horren ardura izan zuen 1995ra arte. Langintza berri hura bere bigarren bizilekuarekin batera etorriko da, Hondarribiara joango baita bizitzera. Era berean, Ombusdman Europear Institutuko presidente izendatu zuten 1994an.

Hamar urte beranduago, Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa 2004 saria jaso zuen; epaimahaiko partaideen esanetan, arteari, giza zientziei eta humanitate jakintzei eginiko ekarpenagatik eman zioten. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |