
Paulo Iztueta, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri eta Jokin Apalategi, atzo Donostian.argazkia: iker azurmendi
Donostia. Paulo Iztuetak eta bere seme Ibaik Orixe. Gutunak (1917-1961) liburua plazaratu berri dute Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Gutun-sorta izeneko sailaren estreinako alea da Nikolas Ormaetxea, Orixeren eskuti-tzak biltzen dituena, izan ere, etorkizunean euskal literaturaren oinarrizko autoreen gutunak barneratuko dituzten beste hainbat liburu kaleratuko dira.
Bilduma berriaren arduradun Jokin Apalategik azaldutakoaren arabera, "euskal munduak ez du oraindik bere historia amaitu, auto historia bat egitea beharrezkoa da eta euskal kulturan mugitu diren pertsonen gutunak oso lagungarriak dira". Orixek idatzitako gutunen liburuaren ondoren Jokin Zaitegirenak kaleratzeko asmotan dago Utriusque Vasconiae argitaletxea eta, geroxeago, Iparraldeko eta Nafarroako hainbat autoreen eskutitzak plazaratuko dira.
arma Paulo Iztuetak (Berastegi, 1941) ongi baino hobeto ezagutzen du Orexako idazlearen ibilbidea. Saiakera anitz eta hainbat liburu idatzi ditu bere lanaren inguruan 1988. urtean N. Ormaetxea "Orixe" (1888-1961) liburua plazaratu zuenetik. Atzo aurkeztu zen azken lanak 330 eskutitz biltzen ditu. Horietatik 270 Orixek berak eginak eta gainerako beste 60 beste ba-tzuek berari bidaliak. Hala, liburua hiru zati ezberdinetan bana-tzen da: idazleak idatzitako gutunak, berak jasotakoak eta lan analitikoak azaltzen diren atala.
Iztuetak atzo izandako aurkezpenean azaldu zuenez, "historia eta soziologia elkarrekin dauden bi diziplina dira, ezin da bata bestea gabe ulertu". "Gure kulturaren ikerketan bertakoek idatzitako eskutitzak arma bat dira, bertan pertsona batek bere bizipenak lagun bati idazten dizkion bezala azaltzen direlako", gaineratu zuen.
Liburuaren inguruan hitz egiterakoan, Berastegiko idazleak bertan egon behar luketen gutun guztiak ez daudela azaldu zuen. Berak Euskal artxibo ezberdinetan aurkitu ditu kaleratu direnak, baina badaki badaudela liburuan azaltzen ez diren beste asko. Gutun-sorta bildumari ere hitz ba-tzuk eskaini zizkion Iztuetak: "Sail honek jarraipena badu, euskal literaturaren historia berriz idatzi beharko da".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902