
Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa Oreka TX-eko partaideek txalaparta jo zuten atzo Miramar Jauregian.argazkia: iban aguinaga
Donostia. Musika, antzerkia, literatura, bertso zein kirol munduko lagunak bildu ziren atzo Miramar Jauregian 18/98 epaiketan zein "antzekoetan auzipetutako lagunei gure elkartasuna adierazteko", azpimarratu zuen Itziar Ituño aktoreak. Besteak beste, Txan magoa, Ramon Agirre aktorea, Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa, Kepa eta Eneko Acero surflariak edo Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa Oreka TXeko partaideak bildu ziren.
Helburua azaroaren 11an burutuko den "elkartasun jaialdiarekin" bat egitea eta da horretaz parte hartzeko gonbidapena luzatu zuten. "Guk ere zoritxarreko epaiketa hauekin bukatuko duen olatu erraldoia osatu den ur tantak izan nahi dugu. Eskuek libre idazten jarrai dezaten, eztarriek ozen kanta dezaten, belarriek iritziak libreki en- tzun ditzaten, begiek askatasunez so egin dezaten, beharrezkoa da sorkuntza munduak bidegabekeria hauek irmoki salatzea", gaineratu zuen Ituñok.
lantaldea Duela bi urte sortu zen 18/98+ Lantaldea eta harrezkero babesa eman die auzipetuei hainbat ekimenen bidez. Eta honen erakusgai datorren larunbateko "elkartasun-sinfonia" izango da. Jaialdiarekin "18/98 sumarioaren zama ekonomikoa zertxobait arin- tzeko aukera izango dugu, festaren bidez", azaldu zuten antolatzaileek.
Horrela, Barakaldoko BECen Fermin Muguruza, DAM, Band Sound System eta La Banda del Surdo arituko dira azaroaren 11an, 20.00etatik aurrera. "40 urte baino gehiago dituztenei animatu nahi ditut eta Euskal Herri osotik etor dadila jendea, ez Bizkaiatik bakarrik", adierazi zuen Joxe Mari Agirretxek. Sarreraren prezioa 18,98 euro izango da eta 23,98 euro, berriz, takilan erosten bada.
Atzo Donostian ez egon arren, kultura eta kirol munduko hainbat pertsonak haien atxikimendua eman dute: Ion Maia, Xabier Silveira (bertsolariak), Kirmen Uribe, Harkaitz Cano (idazleak), Nagore Aranburu (aktorea), Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarriko abeslaria) edo Oskar Astarloa (rugbyko jokalaria).
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |