Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Eta analisia zer?

Mikel goñi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

BI izan ziren asteazken gauean ETB-1 ek jorratu zituen hauteskundeak. Erreala bat, hau da Catalunyako parlamentua aukeratzekoa, eta fikziozkoa bestea, Atilano Presidente izeneko filma.

Orekatua izan zen ETB-1 ek Catalunyako hauteskundeei buruz egin zuen saio berezia, hala ere, eta zerbait gehitzekotan, bote prontoan emaitzen interpretazio txikia egingo lukeen adituren baten iritzia gehituko nuke. Eta interpretazioa diot. Ohikoa dugu komunikabideetan iritzia eta albisteen artean ezberdintzea; edo horrela beharko litzateke. Eta hau, esaterako, iri-tzi zutabe bat da.

Interpretazioa zaila da, baina oso erraza izaten da iritziarekin nahastea. Eta Catalunyako informatibo berezi horretara itzuliz, hor nahasteko aukerik ez. Hori ehuneko ehunean informatiboa izan zen, edo iritzizkoa, hautagaien iritziak entzuteko aukera izan baikenuen. Ezin gehiago eskatu hamar minutuko saio batean. Baina, ikusleak, edo nik bederen, gehiago behar du.

Zer esan nahi dute emaitza horiek? Nola eragiten nau horrek guztiak? Zer etorriko da gero? Zergatik ez du jendeak bozkatu? Eta abar luze bat. Buruz ari naiz baina, ez dut ETB-1 en programazioan interpretazio saio bat, ezta tartea ematen dionik ere. Firin Faran eta Kalaka , eskertzekoak biak, iritzizkoak dira. Baina ondo pentsatuz gero, beste kateetan ere ez da horrelakorik aurkitzen.

Eta ez naiz politikaz bakarrik ari. Badira analisia behar duten gertakariak: zer esan nahi du Ikastolen elkarteak jaso berri duen saria? Zer ekarriko du Sarrionaindiaren izkribu zaharrak Euskara Batura eraman eta argitatzeak?

Ohi moduan, ordea, ez daukat nik makiltxo majikoa. Baina gaiaren inguruan dakienari entzutea hasiera on bat izan zitekeen. Galde diezaiogun hezkuntzaz, literaturaz edo behiez dakienari, kasuan kasu. Eta asteazkenean Catalunyaz dakienari ETB-1 ek galdetu izan balio ikusle honek zinez eskertuko zion.

Fikziozko hauteskundeei buruz... beste batean arituko gara.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |