Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Abian da Zarauzko Udaleko Euskara zerbitzuak antolatutako XXV. Xabier Lizardi literatur saria

18 urtetik gorakoek abenduaren 12ra arte dute lanak aurkezteko epea zabalik

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Zarauzko Udaleko Euskara zerbitzuak XXV. Xabier Lizardi literatur saria jarri du abian. Euskal kulturgintzaren barruan haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzeko antolatzen dute urtero haur ipuin lehiaketa.

Literatur sarian parte hartzeko 18 urte baino gehiago izan eta baldintza batzuk bete beharko dira lanak aurkezteko. Honela, ipuinek jatorriz euskaraz idatziak izan beharko dute eta lan originalak aurkeztu beharko dituzte, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak.

Gaiari dagokionez, arduradunek librea izango dela azaldu zuten. Gainera, partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkezteko aukera izango du. Halaber, ipuina aurkeztu ondoren, partaideek ezingo dituzte beren lanak jaso eta ezta lehiaketari uko egin ere.

Ipuina makinaz idatzita aurkeztu beharko da, lerro artean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan. Lan bakoitzaren bi ale bidali beharko dira, ongi josiak, zenbakituak eta era soil batez tolestuak. Egileek izengoitiz sinatu beharko dituzte ipuinak eta aparteko gutunazal itxi baten barruan adieraziko dira izengoitia, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Lanen luzerari dagokionez, 24.000 karaktere baino gutxiagoko ipuinak ez dira onartuko.

3.000 euro Lanak abenduaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira Udaleko Euskara zerbitzuan (Balea kalea, 2.A zenbakian) Xabier Lizardi literatur lehiaketarako dela adierazita. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Gainera, bere ipuinaren 2.400 ale argitaratuko dira Zarauzko Udalaren izenean datorren urteko apirilean. Saritu gabeko lanak itzuli egingo dira lehiaketako epaia eman eta hiru astetara. Halaber, jasotzen ez direnak bota egingo dituzte.

Epaimahaiari dagokionez, Anjel Lertxundi, Yolanda Arrieta, Xabier Etxeberria eta Imanol Azkue arituko dira lanen balorazioa egiten. Azkuek irabazi zuen hain zuzen lehengo urteko Xabier Lizardi literatur lehiaketa bere Kea airean bezala obrarekin. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |