|

azpeitia. Uztailak 1 eta Urriak 15 bitartean, 21.581 turistari eskaini diete informazio zerbitzua Loiolan. 2005eko epe berdinarekin alderatuz gero, %10eko igoera suposatu du. Iraila izan da aurtengoan bisitari gehien izan dituen hilabetea, 7.092 pertsonekin, 2005ean baino %17 gehiago. Urriko lehenengo hamabostaldian, aldiz, 3.047 bisitari izan dira, 2005ean izandakoen bikoitza.
Espainiar estatutik etorritakoak %71 izan dira. Hauen artean, Kataluniatik etorritakoak izan dira nagusi (guztiaren %17), baina beste urtetan sumatu ez diren bi jatorritako bisitariak nabarmendu nahi izan dute Iraurgi Lantzenetik, andaluziarrak (%6) eta Valen-tziar Erkidegokoak (%8) hain zuzen ere.
"Pozik" agertu dira arduradunak eta bi datu jo dituzte gorakada honen arrazoi nagusitzat. Batetik egoera sozio politiko berria, "eragin nabarmena izan duena". Bestalde, aurtengoan San Inazioren 450. heriotzaren urteurreneko ospakizun eta efemeridea dela eta, "Loiola eta gure eskualdeak izan duen oihartzuna". >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |