|

T talde azpeitiarra, orain dela bi urte Triku Festan eskainitako kontzertuan.argazkia: uztarria
azpeitia. Gaur iluntzean hasiko da Azpeitiko VI. Triku Festa eta, aurten, berrikuntza gisa denda bat jarriko dute antolatzaileek. Musika jaialdi honetan kontzertua eskainiko duten taldeen materiala erosi ahal izango da, kamisetak eta diskoak esaterako, eta herriko musika talde desberdinen materialaz gain, zigilu alternatiboek ere izango dute beren lekua.
"Faltan botatzen genuen azken urteetan, nahiz eta ideia betidanik izan dugun, osagarri ona zela iruditzen zitzaigun. Baina arazoa zen mugimendu gutxi zegoela herrian, eta aurten herriko talde ezberdinek diskoak atera dituzte, Ezinean edo Nukek adibidez, eta materiala badugula uste dugu", adierazi zuen Ohian Amezua antolatzaileetako batek.
Orain dela sei urte hasi ziren Azpeitiko Triku Festa antolatzen eta, orduz geroztik, jaialdiaren filosofia asko aldatu dela uste du Amezuak: "Hasieran herriko taldeek herrian bertan kontzertuak emateko aukera izatea zuen helburu, leku edo gune aproposik ez baitzegoen horretarako. Gaur egun, ordea, tabernetan eta gaztetxean kontzertuak eskaintzen dira eta orain Azpeitian ikustea zaila den talde onak ekartzea du helburu".
Horrela, Anari, Delorean edota Ainara Legardon bezalako talde eta bakarlariak ikusi ahal izango dira igandea bitartean izango diren kontzertuetan. Horrez gain Azpeitiko bi talde ere izango dira Triku Festan, Mondocane eta Nuke.
"Saioren bat nabarmentzekotan, Anari eta Delorean aipatuko nituzke. Anarik orain gutxi atera zuen Zebra izeneko diskoa eta Azpeitia bezalako herri batean ikusteko zaila dela uste dut. Horrez gain, Delorean taldea Espainia osoan zehar bira egiten ari da eta tarte bat hartuko du Triku Festan aritzeko", adierazi zuen antolatzaileak.
Bestalde, Neubatek aste honetan bertan kaleratuko duen lehenengo diskoaren aurkezpena egingo duela aurreratu zuen Amezuak. Amai-tzeko, iaz izandako 2.500 pertsonen kopurua igotzea espero dutela azaldu zuen: "Euskal Herri osoan zehar jarri ditugu kartelak eta jende asko etorriko dela uste dugu".
plazako karpan Igandea bitartean hamar talde eta bakarlarik doako kontzertuak eskainiko dituzte Azpeitiko plazako karpan. Scum to the Leader eta Ainara Legardon izango dira lehenengoak, gaur, 21.00etatik aurrera. Bihar, Nothink madrildarrak eta Anari azkoitiarra arituko dira 22.00etan.
Larunbatean lau kontzertu izango dira guztira, batetik Mantisa eta Five Twisters izango dira 18.30ean eta 22.30etik aurrera, berriz, Mondocane eta Neubat. Aurtengo Triku Festarekin bukatzeko, igandean Nuke eta Delorean izango dira 19.00etan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |