Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Abertzaleon Oihartzunak Arauen berrikuspena etetea eskatuko du gaur

legez kanporatutako plataformak ados ez daudenei osoko bilkuran agertzeko eskatu die

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Abertzaleon Oihartzunak (AO), legez kanporatutako herri plataformak, Oiartzungo Ordezko Plangintza Arauen Berrikusketako prozedura bertan behera gelditzea exijituko du gaur 18.00etan izango den Osoko Bilkuran hiru baldintza betetzen ez badira.

Eskaera konkretuak egin ditu plataformak: Arau Subsidiarioei egiten zaizkien ekarpen eta iradokizun guztiak oiartzuarrei ezagu-tzera emateko neurriak har ditzala; herritar eta eragileen parte-hartzea bermatua eta lehenetsia izan dadila; eta herritarren ekarpenak biltzeko, legezkoak diren neurriak eta tresnak ez ezik, gizalegezkoak direnak ere aztertu eta erabili daitezela.

Aurreko hiru puntuak betetzen ez diren bitartean, Udalak Arau Subsidiarioen onarpen prozedura eten behar duela uste du AOk.

Plataformak egin dituen eskakizunek zabalkunde handiagoa izateko "beharrezkoa izango da Arau hauen aurkako argudio irmoak adierazi dituzten herritar zein eragile guztien atxikimendua eta presentzia" gaurko Plenoan, adierazi zuten prentsaurreko batetan ezker abertzaleko kideek.

Prozedura martxan "Legealdi honetan Oiartzungo Udalak Hiri Plangintzarako Ordezko Arauen errebisio prozesuari ekin dio. Bitarte honetan, gobernu taldeak urrats garrantzitsuak emanak ditu jada: diagnostikoa egin, aurrerabide dokumentua aurkeztu eta lehenengo onarpena eman zion pasa den uztailaren 27ko Plenoan", azaldu zuen plataformak.

Abertzaleon Oihartzunaren aburuz, "herriaren alde lan egiten duten hainbat auzo elkarte, herri mugimendu, ikastetxe, erakunde, agenda 21, zein partikularrek hainbat iradokizun proposamen eta alegazio aurkeztuz lan bikaina egin badute ere, tamalez, hauek guztiak zuzen-zuzenean baztertuak izan dira".

Ezker abertzaleak adierazi zuenez, Arau Subsidiarioek datozen urteetarako "herriko bizimodua era orekatu batean garatzeko eta antolatzeko nahitaezkoak diren premiei erantzun behar diete" eta, horretarako, "alderdien eta pertsona zehatzen interesen gainetik, herritar guztien onura publikoak defendatu behar dira".

AOk eskatzen dituen betekizunen artean, honakoak aurkitzen dira: Oiartzungo auzo guztiek modu orekatuan garatu behar dute eta beraien beharrak eta zerbitzuak asetu behar dituzte; etxebizitza sozialak egin behar dira eta hutsik daudenak egokitu; ingurugiroa eta honen balio ekologikoa babestu behar da eta neurri zehatzak hartu bere defentsan; herritarrentzat beharrezkoak diren ekipamenduak aurreikusi behar dira eta azpiegiturak hobetzea nahitaezkoa da (auzoak lotzeko erraztasunak, garraio publikoa, bidegorria eta energia berriztatzaileak).

Babes gutxi Azkenik, plataformak Arau Subsidiarioen Berrikuspenak "oiartzuar guztiek emandako botoen %23ren babesa bakarrik lortu" duela salatu zuen. "Alderdi bakar batek, EAk, eman du aldeko botoa, beste alderdi guztiek, beraz, ez dituzte Arauak onartutzat eman (EAJk aurka bozkatu zuen eta EBk zuri)", adierazi zuen.

"Oiartzunen inoiz gertatu ez diren aurrekariak eman dira: etorkizuna denon arteko adostasunez erabaki beharrean, lauren artean egin da", adierazi zuen. Gainera, "onartu den plangintzak ez diela herritarren beharrei erantzuten" esan zuten "Arauak irizpide merkantilistetan soilik oinarritzen" direlako. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |