|

Kantu Jiran iazko saio batean Alde Zaharreko kaleetan bildutako jende multzoa.
DONOSTIAN Kantuz ekimena bueltan da udako oporren ondoren. Urtero bezala, hainbat ikastaro antolatu ditu Intxaurrondo, Amara Berri, Aiete, Antigua eta Egian, musika gustuko duten hiritar guztiek parte har dezaten. Gainera, Alde Zaharrean ere Kresala elkartean talde berri bat sortu dute kantuan ari-tzeko. Egitasmoaren helburua euskarazko abesti herrikoiak kantatzen gozatzea da. Antola-tzaileek adierazi dutenaren arabera, "ez da kantuaren profesionala izan behar bertan egon ahal izateko, ez baita abesbatza bat, kantatzen ondo pasatzen duen langun talde handi bat baizik".
Joserra Beloki Donostian Kantuz programaren bultzatzaileetako batek kantatze topaketa batzuk direla azaldu du, "euskal kantak atsegin dituen jendearentzat". Auzo gehienetan hilean bitan elkartzen dira, arratsalde aldera, eta kantak proposatu eta abesten dituzte. Saio batzuetan Itziar Zamora bezalako kantariak ere izaten dira, gitarra edo beste musika tresnak eskuan artean dituztela entseguarekin lagun-tzeko.
Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxean, Amara Berriko Ikasbide elkartean, Aieteko Guru-tzeaga parrokian, Antiguako Txirain elkartean eta Egiako Aitor ikastolako aretoetan izaten dira ikastaroak. Guztiak hil honetanzehar jarri dituzte martxan berriro ere.
bost urte
Arrakasta
2001. urtean sortu zuten Donostian Kantuz programako lehenengo ikastaroa hirian, Intxaurrondon hain zuzen ere, eta 40 lagun inguruk hartu zuten parte hasieratik. Horiei, gero eta jende gehiago elkartu zitzaien eta auzo hartatik hiriko beste hainbat elkartetara zabaldu zen ekimena hil batzuetan.
Hasierako kantu saioen ildotik sortu eta arrakasta handia izan duen beste ekimen bat Kantu Jira izan da. Hilero, hirugarren larunbatean, Alde Zaharreko Elkar megadenda parean elkartzen dira kantuan aritu nahi duten lagunak, 12.00etan, eta auzoko kaleetan zehar ibiltzen dira, euskal kantak abestuz. Pasa den larunbatean izan zuten aurtengo bigarren hitzordua. Batez beste 150 eta 300 lagun artean biltzen dira egun horietan eta ordu pare bat aritzen dira eztarriak astintzen, eguerdiko 14.00etara arte gutxi gorabehera, "euskal kantu tradizionalak eta baita berriak ere gogora ekartzen".
Ikastaroetan parte hartzen duten lagunez gain, kantatzea gustuko duen edozein pertsonak har dezake parte larunbatetako Kantu Jiran. Hori dela eta, egun horietan kalean dabilen jendea animatzeko asmoarekin, kantuan aritzen direnek abestien letrak idatzita dituzten paperak ere banatzen dituzte ingurukoen artean.
Auzoetako ikastaroez eta Kantu Jiraz gain, bestelako ekitaldiak ere antolatzen dituzte urtean zehar Donostian Kantuz ekimenaren baitan, kantu afari eta bazkariak, esaterako.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |