|

hernani. Hernaniko Udalak martxan jarri du dagoeneko 2007ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa. Edonork parte hartu ahal izango du bertan eta lan guztiek Hernaniko inauteriak 2007 goiburua idatzita beharko dute.
Paperean egindako jatorrizko lanek 38 cm-ko zabalera eta 44 cm-ko altuera izan beharko dute. Edozein kolore eta modalitate artistikoan aurkeztu ahal izango dira.
Formatu digitalean egindako lanek tamaina bera eduki beharko dute, 300ppp-ko erresoluzioan eta CMYK kolore formatuan entregatu beharko dira.
Lehiaketarako kartelak entrega-tzeko epea abenduaren 1ean amaituko da. Jatorrizko lanak Biteri kultur etxean aurkeztu beharko dira 18.00etatik 20.00etara, astelehenetik ostiralera. Sinadurarik gabe joan beharko dute eta kartazal itxi batean egilearen izena, helbidea eta telefonoa adierazi beharko dira.
Irabazlea urtarrilaren 31 baino lehen hautatuko dute. Horretarako, kultura batzordeak epaimahaia izendatuko du. Bost pertsonak osatuko dute: kultura batzordeko partaide batek, jaietako batzordeak aukeratutako beste batek eta artearekin zerikusia duten hiru pertsona gehiagok.
Sari bakarra egongo da, 400 eurokoa, eta lan irabazleak Hernaniko Udalaren esku geratuko da. Gainontzekoak, 2007ko otsailaren 1a baino lehen jaso beharko dituzte parte-hartzaileek, bestela, Udalaren eskuetan geratuko dira.
Lehiakideak aurkezten dituzten obren erantzule izango dira jabetza intelektualaren ondorioetarako eta baita aurkeztu litekeen edozein erreklamazioren aurrean. >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |