Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zarauzko gaztetxeak egitarau zabala antolatu du urteurrena ospatzeko

azken hilabeteetan berritze lanak egin ondoren ostiralean irekiko dute putzuzulo

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Zarauzko gaztetxeko kideek urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute. Azken hilabeteetan berritze lanak egiten aritu dira eta ostiralean zabalduko dute berriro Putzuzulo, 18.00etan.

Ostiralean hasi eta hurrengo igandera arte festa giroa izango da nagusi gaztetxean, astebete baino gehiagoko egitaraua prestatu baitute bertako gazteek.

Herritarrek egin diren aldaketak ikusteko aukera izango dute ate irekien egunaren bidez eta Mollarri dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Ondoren, luntxarekin gozatuko dute gerturatzen direnek.

kontzertuak Ostiral gauean bi kontzertu izango dira 22.00etatik aurrera. Iruñeako Leihotikan taldeko kideak izango dira eta Brasileko Sict Terrorekoak.

Larunbatean, 11.00etan gaztetxeko II. Herri Krosa izango da, irratsaioak lagunduta. Ondoren, hamaiketakoarekin gozatzeko aukera izango da trikitilariekin batera. 12.30ean, 310 proyect taldeak arrisku handiko kirolen ikuskizuna eskainiko du. 14.00etan herri bazkaria egingo dute eta joateko asmoa duenak gaztetxean edo Arrano eta Tarin tabernetan izango ditu txartelak 6 eurotan salgai. Motxian bertso eskolaren laguntzarekin bertso saioa izango da bazkariaren ondoren.

Manifestazioa egingo dute 19.00etan Gaztetxea orain eta beti! lemapean. 21.00etatik aurrera Pariak Bai eta DJ Amoniako taldeek kon-tzertuak eskainiko dituzte. Gauean, hainbat sorpresa izango direla azaldu zuten Putzuzuloko arduradunek. Igandean, 15.30ean II. Mus Txapelketa izango da eta 18.30ean Anariren kontzertua.

Astelehenean beteko du bere lehen urtea Putzuzulo Ametsen Fabrikak eta 11.00etan brindisa egingo dute. 19.00etan Gaztetxeak izeneko solasaldia izango dute inguruko gaztetxeetako kideekin. Asteartean, 10.00etan Garagardo Azoka irekiko dute eta hurrengo igandera arte egongo da zabalik. Asteazkenean, 18.00etan Txan Magoa izango da Putzuzulon eta ondoren, txokolatada eskainiko da. Hurrengo astean solasaldi ugari egingo dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |