|

Bizilagun batzuk iazko Aste Mikologikoan Zumaiako frontoian jarri zuten erakusketako perretxiko mota ezberdinak ikusten.argazkia: HITZA
zumaia. Zumaiako Natur Taldeak, Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, Aste Mikologikoa egingo dute ostiraletik aurrera Zumaian eta hiru egunetan zehar izango dira ekitaldiak.
"Guk antolatu aurretik Indamendi Elkarteak egiten zuen baina Natur Taldeak hamar bat urte daramatza ekitaldia prestatzen", adierazi zuen Aitor Leitza, Natur Taldeko kideak. "Hasi zirenean, jende asko pozoitzen zen perretxikoekin eta zaleen artean informatzeko beharra sortu zen", gaineratu zuen Leitzak. "Lehengo astean ere hiru pertsona pozoitu ziren Euskal Herrian eta horrek esan nahi du informazioa eskaintzen jarraitu behar dela", azaldu zuen Natur Taldeko kideak.
Ostiraleko hitzaldiarekin hasiko da Aste Mikologikoa. Setas tóxicas y alucinógenas mintzaldia eskainiko du gazteleraz Pedro Arrillagak, Aranzadiko adituak, Indamendi elkartean 19.30ean. "Natur Taldekoek Arrillaga ezagutzen dugu eta etortzeko eskatu genion, beti saiatzen gara perretxiko ezberdinak sailkatzen dituen hitzaldia eskaintzen", nabarmendu zuen Leitzak.
"Aranzadiko adituak mota on eta txarren arteko ezberdintasunak azalduko ditu eta baita pozoiak gizakiarengan zein eragin izaten duen ere, gure helburua jendeak horren inguruan informazio baliagarria lortzea baita", gaineratu zuen Natur Taldeko kideak.
Arrillagaren hitzaldiaren ondoren, perretxiko dastatzea izango da elkartean bertan. "Besteak beste, gibelurdina eta onddo zuriaren pintxoak izango dira aukeran", nabarmendu zuen Leitzak.
irteera Larunbatean perretxikoak jasotzera joateko irteera egiteko aukera izango dute nahi duten guztiek. Arduradunek azaldu zutenez, ez dute autorik erabiliko eta Zumaian zehar ibiliko dira. Interesa duenak Beheko plazara agertu beharko du 8.00etan. "Bi talde egingo ditugu, batzuk Artadi aldera joango dira eta, besteak, Elorrixa ingurura, gure nahia talde bakoi-tzean gaiaren inguruan asko dakien bat egotea da, gauzak argiago azaltzeko", gaineratu zuen Leitzak.
Txangoan bildutako perretxikoak Alondegian sailkatuko dituzte Aranzadiko kideek. "Lehenengo aldia da hori egingo duguna, aurreko urteetan frontoian egiten genuen eta agian sailkapena egiten ari diren bitartean itxi egin beharko dugu, txikia baita", nabarmendu zuen Leitzak.
Igandean erakusketa izango da egun guztian zehar, perretxiko mota ezberdinei buruzko mahai didaktikoaz gain, hariztiaren erakusketa ere izango da Alondegian.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |