Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Argazkigintzaren erretratua

Gorka Salmeron, bere estudioan, Ignacio Agirreren erretratua eskuartean duela.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

G ORKA Salmeronek Ignacio Agirre argazkilariari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar, 19.30ean, Legazpiko kultur etxean. Aurkezpenaren oinarria Zarautzen argazkigintzaren historiaren kongresuan irakurri zuen testua izango da. Gainera, Agirrek ateratako argazkiak erakutsiko ditu.

Ignacio Agirre Madrilen jaio zen 1861. urtean. Bere aita Kuban aberastutako legazpiarra eta egun Correos izenez ezagutzen den Iturraundi etxearen jabea zen. Agirrek bizimodu erosoa izan zuen eta Legazpin denboraldi luzeak pasa-tzen zituen. Madrilen bizi zen bere ahizparekin eta hau hil zenean, 1916an, Legazpira bueltatu zen. Bertan 18 urte eman zituen, gerra hasi zen arte. Beranduago Donostiako ilobarengana joan zen babes bila eta bertan hil zen, 1942an.

Argazkigintza eta bidaiak gustuko zituen eta biak uztartu zituen: Legazpin argazki asko atera zituen, baina Espainia zeharkatu zuen eta baita Europaren zati handi bat ere. Legazpiko etxea bere iloba kuttunenari utzi zion oinordetzan eta, honek, Correosi alokatu zion 40ko hamarkadan. Etxea botatzear zirenean, Burdinolakoek hainbat argazki plaka salbatu zituzten: guztiak 1900 eta 1908 urte artekoak.

Plaka hauek Gorka Salmeronen esku utzi zituzten eta, honek, digitalizatu egin ditu. Plaketan ageri diren legazpiar asko ere identifikatu dituzte. Beste helburu bat Agirreren lana ezagutzera ematea da. Burdinolak bere argazkiekin osatu zuen 2005eko egutegia eta iazko abenduan Zarauzko argazkigintzaren historiaren kongresuan izan zirenek Agirreren berri izan zuten, Salmeronen eskutik.

erakusketa

100 argazki Zarautzen

Leopoldo Zugazak, Zarauzko Photomuseumeko zuzendariak, Agirreren lanekin erakusketa presta-tzea proposatu zien Burdinolakoei. Azaroaren 26a bitartean, ehun bat argazki ikusgai dira Zarautzen. Salmeron gustura da argazkiek izan duten harrerarekin. "Prentsan azaldu dena bat dator nik egin nuen balorazioarekin. Agirrek ez duela Euskal Herriko argazkigintzaren historia aldatuko, baina bere lekutxoa hartuko duela diote", esan du Salmeronek.

Bihar, berriz, Legazpin bertan emango dute ezagutzera Agirreren bizitza eta lana. "Nor zen eta nolako argazkiak egiten zituen azalduko dut. Bestalde, Legazpin atera zituen irudiak erakutsiko ditut eta hauetan agertzen diren pertsonaiak zeintzuk diren azalduko dut", gaineratu du Gorka Salmeronek.

Burdinolakoek Agirreren obra zabaltzeko lanean jarraituko dutela azaldu du Legazpiko argazkilariak. "Burdinolak apustu handia egin du. Agirreren lana toki gehiagotan erakusteko asmoa dugu, baina ez dago ezer zehatzik oraindik".

Bere lanak digitalizatu eta berari buruzko txostena prestatu ondoren, Salmeronek etxekotzat du ia Agirre. "Lan handia hartu dut, baina gozatu egin dut. Niretzat gauza berria izan da. Ni argazkilaria naiz, baina historialari lana egin behar izan dut. Material hau aspalditik nuen eta gogoa nuen zer edo zer egiteko: interesgarria zela uste nuen eta hala dela ikusi dut".

Salmeronen ustez, Agirre argazkilari ona zen. "Bordelen ikasi zuen. Garai hartan argazkigin-tza elitista zen oraindik, baina dirudunen artean zabalkunde handia zuen jada. Agirre ez da lehen mailakoa, baina begi ona zuen eta lan politak egin zituen. Urte haietan burgesek euren bizimodua eta ohiturak islatzen zituzten, baina berak, begirada urrun eta lotsatiarekin, beste gai batzuk ere jorratu zituen. Bi argazkitan marka bereko ardo botilak ageri dira eta jendeari erretratua ateratzearen truke ardoa ematen ziola suposatzen dugu", gaineratu du Salmeronek. Gainera, bere ustez, Ignacio Agirre Legazpiko lehen argazkilaria izan zen.

Orain arte ondorio batzuk atera ditu, baina galderak ere sortu zaizkio: "Zerk bultzatzen zuen argazkiak egitera? Zergatik atera-tzen zituen?, galdetzen dut Zarau-tzen aurkezteko prestatu nuen testuan. Zenbat eta gehiago sakondu, galdera gehiago sortzen dira".

Legazpiarrak beste egitasmo ba-tzuk ere baditu. "Martxoan Erretratuak lana aurkeztu nuen Gasteizen eta hori mugitzeko asmoa dut. Bestalde, batez ere Ormaiztegi eta Zumarraga arteko autobideari ateratako argazkiekin, naturaren hausturari buruzko lana egin dut. Eusko Jaurlaritzak diru laguntza eman dit eta ea horrekin kaleratzea lortzen dudan", esan du Salmeronek bukatzeko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Gorka Salmeronen esanetan, Ignacio Agirrek begi ona zuen eta lan politak egin zituen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |