|

zumarraga. Ostadar taldeak XXIII. Mendi Astearen egitaraua prest du dagoeneko. Aurtengo ekitaldia azaroaren 19an hasiko da eta azaroaren 26an bukatu. Tartean, mendi irteerak eta emanaldiak izango dira.
Azaroaren 19an Anjel Etxeberriaren omenezko 19. haur ibilaldia izango da eta biharamunean emanaldiak hasiko dira. Azaroaren 20an Juan Mari Gabilondok Euskal Herriko mendiei buruzko hitzaldia eskainiko du Urretxuko kultur etxean, hilaren 21ean Tocando el vacío filma eskainiko da Urretxuko Labeaga aretoan, 22an Juan Vallejok Por las zonas frías de la tierra emanaldia eskainiko du Zumarragako Zelai-Arizti aretoan, 23an Antxon Iturrizaren euskal mendizaletasunaren historiari buruzkoa izango da ikusgai Zelai-Ariztin eta hilaren 24an Andoni Ormazabalek eta Oier Plazaolak Lehoinabarraren ondarea izenekoa eskainiko dute toki berean.
Bukatzeko, azaroaren 25ean, 19.30ean, Ostadar Mendi Taldearen batzar nagusia izango da elkartearen egoitzan eta, biharamunean, mendizaleak Arabako Arrato mendira joango dira. Ibilaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |