Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko Udalak etorkinak euskalduntzeko 'EtorkiZUn' ekimena jarri du abian

euskara patronatuaren egitasmo berrian 70 ikasle ari dira parte hartzen

Haur eta gazte atzerritarrei bertako gizartean errazago bizitzeko aukera ematea du helburu programak

J.M. Arruabarrena, A. Bilbao, A. Mendizabal, E. Zubia, M. Arzallus, E. Arruti eta M. Lazkano.argazkia: k.f.

kristina fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Etorkin eta etorkizun hi-tzen arteko jokoa erabiliz, EtorkiZUn programa martxan jarri du Azpeitiko Udalak herriko ikastetxeekin batera. Egitasmo honen helburua haur eta gazte etorkinek euskara ikasi eta Azpeitiko gizartean errazago txertatzea duela azaldu zuen Udaleko Euskara eta Hezkuntza Batzordeburua den Ana Mendizabalek. "Errefortzu edo laguntza eskaintzen zaie euskara arloan, Azpeitiko gizartean errazago integratu daitezen".

Iazko ikasturte amaieran froga moduan jarri eta erantzun ona izan ondoren, aurten abian jarri dute eta 70 etorkin ari dira bertan parte hartzen dagoeneko.

EtorkiZUn programak bi zati ditu. Batetik, lau eta hamabi urte bitarteko umeekin ikastetxeetan egiten den lana. Bestetik, hamabi eta hemezortzi urte bitarteko gazteekin Zapo Txoko gaztelekuan egiten dena. Azpeitiko hiru ikastetxeetan ikasten ari diren 62 etorkin hasi dira egitasmoan. Iraurgin hiru talde osatu dira; Karmelo Etxegarai ikastolan beste hiru eta, Ikasberri ikastolan, aldiz, bakarra.

"Astean zehar ordubeteko bi saio egiten dira, 14.00etatik 15.00etara ikastetxeetan bertan, eta ikasleei interesatzen zaizkien gaien ingurukoak izaten dira", adierazi zuen Aitziber Bilbaok, EtorkiZUn programako koordinatzaileak.

Zapo Txoko gaztelekuari dagokionez, zortzi gaztek eman dute izena eta ekaina bitartean izango den antzerki tailer bat jarri dute martxan. Hau euskarazko saioekin tartekatuko da aurrerantzean. "Oso pozik gaude kopuruarekin, 70 asko direlako. Gainera, ikasturtean zehar ikasle gehiago izatea ere espero dugu. Bestalde, gurasoek ere beren seme-alaben integrazioa bultzatzen dutela ikus daiteke, gure aldetik, saiatuko gara gure gizarte eta hizkuntzara sartzen Azpeitiko etorkin guztiak", gaineratu zuen Aitziber Bilbaok.

esperientzia positiboa Herriko ikastetxeetako ordezkariek pozik eta gustura hartu dute Azpeitiko Udaleko Euskara saileko egitasmo hau, ikastetxeekin harremanetan jarri izana garrantzitsutzat jo zuten, eta "esperientzia positiboa" izango dela adierazi zuten guztiek.

"Zentzu ludiko batetik egiten dira etorkinekin saio hauek eta oso ona dela iruditzen zait. Izan ere, ordu asko pasatzen dituzte eskolan, beste hizkuntza batetan eta asko exijitzen zaie. Beraz, ona izango da ordu batez behintzat, jolas eta joko desberdinen bidez euskara munduan sartzen joatea", azaldu zuen Ikasberri ikastolako ordezkaria den Miren Lazkanok.

Iritzi bera agertu zuen Ester Arrutik, Karmelo Etxegarai ikastolako zuzendariak: "Erakargarria izan behar du, gustura egiten duten zerbait. Iaz zalantzak izan genituen eta Lehen Hezkuntzakoekin bakarrik hartu genuen parte, emaitza oso ona izan zuen eta aurten txikienak ere sartuko dira".

Iazko ikasturte amaieran froga Karmelo Etxegarain egin zen eta zuzendariak esan zuenez, esperientzia pilotu horretan parte hartu zuten etorkin guztiek baiezkoa eman dute aurten jarraitzeko.

Jose Mari Arruabarrena Iraurgiko zuzendariaren esanetan, "askotan ez da erraza izaten, ba-tzuk, urte batzuen ondoren, beste nonbaitera joaten direlako edota gazteleraz hitz egiten dutenak gutxiago saiatzen dira, ulertzen zaielako. Hala ere ahaleginduko gara ahalik eta etorkin gehienek parte hartu dezaten".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Iraurgin hiru talde sortu dira, Karmelo Etxegarai ikastolan beste hiru eta, Ikasberri ikastolan, talde bat
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |