Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aisialdirako egitarau berezia antolatu du Alegiako Kultura sailak azarorako

antzerkiak, hitzaldiak, haurrentzako saioak eta bidegorrian barrena itzulia iragarri dituzte

'Erreleboa' antzezlana.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

alegia. Alegiako Udalak ekintza mordoa antolatu ditu azarorako eta Azarokulturala izena jarri dio ekitaldi sorta honi. Alegiako Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxean izango dira gehienak.

Erakusketek tarte berezia izango dute. Azaroaren 2an, argazki bilduma izango da ikusgai, herriko argazki taldeak antolatuta: Alegia lehen eta orain . Gainera, eskulan ikastaroetan egindako lanekin ere erakusketa bat moldatuko dute. Ibaialde eta Idiprobak bildumak ere ikusgai izango dira kultur etxean.

Gaztetxoentzako hainbat ekintza antolatu dira. Hala, azaroaren 4an dantzari txiki eguna ospatuko dute herriko gaztetxoek eta 5ean mendi irteera egingo dute. Azaroaren 10ean haurrentzako txotxongiloak ere iragarri dituzte udal ordezkariek. Korri, Xalto eta Brinko pailazoek ikuskizuna ere eskainiko dute azaroaren 17an eta Maite Frankok ipuin kontaketa egingo du azaroaren 23an.

Honez gain, herrian egin berri duten bidegorriaren inaugurazio modura, bizikleta itzulia egingo dute azaroaren 14an eta, ondoren, gynkana. Azaroaren 24an Erreleboa antzerki saioa ikusteko aukera izango da, Txalo taldearen eskutik.

Azaroaren 18an Loatzo eguna ospatuko dute herritarrek. Alegiako Txintxarri abesbatzaren eguna ere azaroan izango da, hain zuzen ere, hilaren 19an.

Hitzaldiek ere leku berezia hartuko dute. Perretxiko garaia dela eta, azaroaren 9an umeentzako hi-tzaldia izango da: Gure basoko perretxikoak . Honez gain, Euskal Herriko perretxiko jangarri eta pozoitsuak izeneko solasaldia iragarri dute azaroaren 22rako. Hilabete amaieran, aldiz, Joxe Gastesik Alegiari buruz kontu kontari hi-tzaldia gidatuko du. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Azaroaren 18an Loatzo eguna ospatuko dute eta 19an, aldiz, Alegiako Txintxarri Abesbatzaren eguna
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |