|

idiazabal. Koldo Saratxaga Pilarreneko ganbaran izango da gaur 19.30ean. Enpresa ereduak eta pertsonetan oinarritutako lan moduak azalduko ditu Ganbarako Tertulian.
"Saratxaga bizkaitarra ezaguna da enpresa antolatzeko moduan berrikuntzak egin dituelako", esan du Asier Oiarbide Idiazabalgo Udaleko ordezkariak.
"Ormaiztegiko Irizarren jarri zuen martxan lan sistema berria. Krisian zegoen lantokian bere eredu berritzailea aplikatu zuen. Lortutako emaitzak bistakoak dira, Europan autobusentzako karrozeriak egiten dituen enpresa handiena da gaur egun Irizar", zehaztu du Oiarbidek.
ampon Idiazabalen Ampo kooperatiban ere aritu da Koldo Saratxaga. Oiarbidek adierazi nahi duenez, "enpresak proiektu konpartitu bihurtzea da bere helburua. Bere burua antolatzen duten taldeetan oinarritutako enpresa antolaketari ematen dio garrantzia".
"Enpresetan arrakasta izan duen eredu hori gizarteko beste arloetan nola erabili aztertzen ari dela orain Saratxaga", esan du Asier Oiarbidek. "Idiazabalen azalduko ditu bere asmoak eta orain arte egindako lana", azpimarratu du.
Ganbarako tertuliak hilero antolatzen dira Idiazabalen eta Pilarrenean dute egoitza. Normalean ostegunez izaten dira, kasu honetan data aldaketa izan da. Horrela, gaur izango da hitzordua. Helburua aparteko pertsonaiak Idiazabalera ekartzea da euren esperientzia agertzeko. Azken urtebetean Alec Reid eta Carod Rovira aritu dira, besteak beste. >a.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |