|

Lazkaoko gaztetxo talde bat bizikletaz abiatzeko prest herriko plazan.argazkia: a.i.
lazkao. Ostegunean hasiko da Kirolaren Astea Lazkaon. Lehenengo urtez antolatu du Udalak eta aste osoz luzatuko da. Joxe Ramon Agirre Marron ataundarrak emango dio hasiera egitarauari. Kultur etxean 19.00etan ikus-entzunezkoa eskainiko du bihar Zelanda Berria, Naturaren hitzak izenburupean.
Ekintza bereziekin batera astebururo izaten diren kirol jarduerak izango dira. Jokin Izagirre Udaleko kirol teknikariaren esanetan, "asterokoak sartu ditugu egitarauan herritarrek hauen berri ba ote duten edo ez zalantza dugulako".
Astea antolatzerakoan "urtean zehar zer egiten den ikusi eta garai honetan herrian hutsune bat dagoela antzeman genuen -gaineratu du Izagirrek-. Betidanik izanda kirolaren inguruan zerbait berezia egiteko asmoa eta hauek denak lotuz antolatu da Kirol Astea".
Ostiralean hitzordu ugari dago. Alde batetik, 16.30ean gazteen mailako pilotariek Gipuzkoako txapelketari ekingo diote plazako pilotalekuan. Kadete eta nagusien mailakoak aurretik ari dira Gipuzkoako txapelketarako lehian. 20.00etan kadeteak Irungo Ramuntxo taldeko bikotearen aurka ariko dira eta nagusiek Azkoitiko Anaitasunako ordezkariak izango dituzte aurrez aurre. Ohikoen artean egun honetan kiroldegian 20.45ean aretoko futbol partida izango da Lazkao eta Eibar Kenci taldeen artean.
Bestetik, 17.00etan Manga-Ramp izeneko taldearen erakustaldia izango da skate parkean. Bizikletaz, mountain-board eta skate-a uztar- tzen dituzte beraien ikuskizunean. Taldean sei lagun aritzen dira.
Lazkao Kirol Elkarteko futbol partida bakarra jokatuko da asteburu honetan herrian. Larunbatean 11.00etan izango da, kadeteen mailako Lazkao eta Amarozen artean. Erregionalak, gazteak eta neskak aurkarien zelaietan izango dira.
Aparteko ekintza egun horretan zesta puntako pilota erakustaldia eta profesionalen arteko partida izango da. Erakustaldia eta ikastaroa eskainiko diete bederatzi eta hamabi urte bitarteko haurrei 17.00etan. Profesionalen partida 19.00etan hasiko da eta Lazkaon izango dira Aymar eta Etxaniz, Santi eta Bilbaoren kontra.
Izagirrek Lazkaon kirol zaletasuna azpimarratzekoa dela esan du. "Orokorrean azken urteotan kirol gehiago egiten da. Adin guztietako jendea gerturatzen da kiroldegira, adinean nagusiak, gizon eta emakumezkoak barne. Federatuen kopuruak, ordea, behera egin du. Futbolak eta pilotak oso ondo fun- tzionatzen dute, hauek gora egin dute, baina aukerak murriztu egin dira. Saskibaloia desagertu egin zen eta orain baita xakea ere".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |